2006/Call4Nodes/Eu

De Hackmeeting

Castellano Català English

Tabla de contenidos

CALL 4 NODES, PARTE HARTZEKO DEIA v.0.1

..:: bizi ezazu zure askatasuna ::..

Sarrera

Mezu hau 2006ko hackmeeting-ean parte hartzeko gonbite bat da, nahi duen orori lan/ekitaldi/zabalkuntza nodoak aurkezteko proposatuz. Ohikoa den bezala, guzti hau egun batzutan zehar ekitaldi sare bat sortzeko da, hacktibismoari, ziberespazioari eta telematikari buruz eta beraien alde teknopolitikoari buruz; asteburu aske bat da, non Hackmeeting-ean (HM) jendetzaren ciborga azaltzen da.

Jakingo duzunez, HM jardunaldi parte-hartzailea da eta bertan antolatzaileen eta ikusleen arteko desberdinketarik ez dago, etortzen diren parte-hartzaileak bertan egiten diren ekitaldi guztiak kudeatzen bait dira. Hackmeeting-a autokudeatutako ekitaldi sare bat bezala ikusten dugu (tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, posterrak. etab.) eta horregatik nodo izena ematen diegu. Edonor nodoak koordinatu, aurkeztu eta zabaltzeko libre da hackmeeting-aren barruan: BATU ZAITEZ SARERA.

Aurtengo Hackmeeting-a etengabeko gatazka batetan prestatzen ari da ezagutza trukatzeko leku azkeen bila, biosferarenganako eta teknosferarenganako oreka eko-logikoa berreskuratzeko. Aurten Datuen Gordetzea onartu da eta horrek sareko pribatutasuna eta adierazpen-askatasuna mehatxatzen du. Hori gutxi balitz, copyrightaren europar zuzentaraua gauzatzen doa aberri desberdinetan, Espainiar Jabego Intelektualaren Legea (JIL) datorren hondamenaren gertuko adibide bat dugularik. Gainera, DRM-aren ezarpena egi bihurtu da (informazio fluxua zuzenki kontrolatua korporazio erraldoiengatik eta copyright-aren lobbiengatik). Baina guztiak ez dira albiste txarrak izan. Iazko kultura librearen aldeko ekintzarako deiari, aurten, copyright-aren lobbien aurkako eta monopolio kulturalaren aurkako 15 ekintza zuzen jarraitu diote. GPL lizentzien 3. bertsioa laster egongo da prest eta aurten hiru hackmeeting leku desberdinetan sinkronizatu ospatuko ditugu (Bartzelona, Chicago eta Chile) denon artean gure askatasuna birziklatzeko.

Guzti horrengatik, Hackmeeting honek libreki esperimentatzeko dugun eskubidea defendatu nahi du eta baita talde-sormenarentzako leku irekiak irekitzea. Leku hauek teknopolitikoak, telematikoak edota sozialak izan daitezke eta hacktibismotik ala "reality hacking"-etik lortu ditzakegu: limiteak gainditzeko grinarekin, lekuak eta gizarte-kodeak autokudeatzeko eta (bir)eraikitzeko gogotik.

Non eta Noiz: Urriaren 13, 14 eta 15ean, Mataro, Bartzelona

2006ko urriaren 13tik 15era Mataroko La fibra Zentru Sozial Okupatua eta Autokudeatua.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna: Urriak 1

Gaiak

Hauek beste hackmeeting batzuetan jorratu diren gaiak dira edo baita aurtengo landu nahiko genituzkeenak. Baina ez dira hauek bakarrik. Ikuspuntu ezberdinak bilatzen ditugu, baita interesatu zaitzaketen aurkikuntzak, koordinatu nahi dituzuen eztabaidak, zabaldu nahi dituzuen ideia eta teknikak, eta abar.

  • Reality hacking-a
  • Copyleft-a
  • Copyright-aren aurkako defentsa
  • Autokudeatutako harigabeko (wireless) sareak
  • Telematika antagonista eta (kontra)informazio alternatiboa
  • Zerbitzari autonomoak, ISP alternatiboak, data center alternatiboak
  • Programa libreak: GNU/Linux, Debian, etab.
  • Kriptografia, esteganografia
  • Bideo eta soinu edizioa tresna eta formatu libreak erabiliz, mediaktibismoa
  • Hacktibismoa
  • Gobernuak sarean: LSSI, ziber-lege-hausteak, enfopol, zentsura, jabego intelektualaren lege berria, etab.
  • Korporazioak sarean: copyright-a, patente-ak, espioitza, monopolioak, etab.
  • Hezkuntza eta teknologia berriak
  • Sarbide unibertsala sarera, ezagutzara eta teknikara
  • Desobedientzia zivil/social elektronikoa
  • Ciberpunk-a
  • Artibismoa, komunikazio-gerrilla
  • ¿Makinen okupazioa okupazio erreala bezalakoa da? Ikuspuntu legala
  • Internetaren genealogia eta gizarte mugimenduekiko erlazioa
  • Hacker filosofia
  • Pribatutasuna, anonimotasuna, sasi-anonimotasuna sarean
  • Hacklab-ak
  • Ordenagailuen birziklaketa
  • GNU/Linux, TCP/IP, pasahitzatara... sarrera
  • Phreak
  • Hacking
  • Alderantzizko ingeniaritza
  • Virus-ak, adimen artifiziala, bizitza artifiziala, zibernetika
  • Txartel adimendunak, zinadura digitala, NAN-e
  • Trikimailuak (telefonotik energia ateratzea, material birziklatuekin PC bat muntatzea, etab.)
  • Lehiaketak
  • Mesas redondas sobre libros ciberpunk o cualquiera de los otros temas de esta lista
  • Ziberpunk liburuei edo zerrenda honetako beste edozein gaiei buruzko liburuei buruzko mahai-inguruak
  • Anarko-etorkizuna
  • Teknoaskatasuna (RFID, DRM...)
  • P2P sareak (TOR...)
  • Hacking-a abokatutzan

Modalitateak

Modalitate guztiak irekiak dira. Hona hemen proposamen batzuk:

  • Posterrak
  • Hitzaldiak (Ordu bat eta bi bitartekoak)
  • Tailerrak (2-3 ordutakoak, hitzaldiak baino izaera partehartzaile eta emankorragoak)
  • Koordinazio bilerak
  • Mahai-inguruak
  • Erakusketak (GPL materiala, antzinako ordenagailuak, gailu burutsuak, ...)
  • Performanzeak (antzezlanak, erakusketa mugikorrak, ...)

Presentziazko modalitateez gain, Hackmeeting-ak partehartze birtuala ere onartzen du. Testu, bideo, soinu eta abarrak ongi etorriak izango dira eta sareak jarriko dira eskuragai (baita formatu digitalean bidaltzen diguzuen edozein material ere).

Nodo bat nola proposatu

Nodo proposamen guztiak Hackmeeting-eko posta zerrendan (hackmeeting @ sindominio.net) komentatzen dira. Beraz, helbide honen bitartez zerrendan izena ematea gomendatzen dizugu, nodoa proposatuz eta asanbladak eman ditzaken erantzunak jarraituz: http://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting

Edozein kasutan ere, nodo bat proposatzeko bidali ezazu helbide bi hauetara mezu bat gaiaren eremuan "[nodo] proposamenaren_izena" formatua erabiliz:

  • hackmeeting @ sindominio.net
  • charlas @ sindominio.net (azken helbide hau Hackmeeting-eko ekitaldien ordutegia koordinatzen duen taldearena da)

Mezuaren edukian ondoko formulario hau betetzea eskatzen dizugu (nahi izanez gero moldatu ezazu lasai zure behar zehatzetara):

  • Ikusle/partaideentzako informazioa
  1. Modalitatea
    1. Hitzaldia
    2. Tailerra
    3. Mahai-ingurua
    4. Posterra
    5. Erakusketa
    6. Koordinazio bilera
    7. Performanzea
    8. Bestelakoak
  2. Dinamizatzaile, egile, koordinatzaile(ar)en izena(k)
  3. Izenburua
  4. Laburpena
  5. Hitz-gakoak
  6. Partehartzaileentzako gomendaturiko ezagutzak
  7. Estruktura/edukia
  8. Metodologia: erakuzketa, mintzaldia, katxarreoa, etab.
  9. Iraupena
  10. Gomendatutako irakurketak. Nodoan izan orduko gaia ezagutzen joan nahi dutenentzat.
  • Koordinaziorako informazioa:
  1. Beharrezko materiala (behar den leku mota aipatuz, leku irekia ala ezerlekuekin...)
  2. Nahiago diren ordutegiak
  3. Etorriko zaren ziurtasuna (1etik 10era)
  4. Nodoaren dokumentuak eta fitxategiak (badauzka, webgunean jartzeko: aurkezpenak, testuak, programak, etab.)

Parte hartzeko beste era batzuk

Nodoak burutzeaz gain Hackmeeting-ean parte hartzeko era gehiago daude (materiala ekarri, tokiko asanbladetan parte hartu, aktibitateak koordinatu, streeming-a egin, itzulpenak, etab.). Denon artean era honetako jardunaldi batzuk aurrera ateratzeko laguntza eta ekimen guztiak ongi etorriak eta beharrezkoak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, parte hartuko dugun asko etengabeko asanbladan aritzen gara hitzegiten Hackmeeting-aren posta zerrendan (hackmeeting @ sindominio.net). Idatzi ezaguzu zalantzarik edo laguntzarik behar izanez gero, eta zuk zeuk antolakuntzan parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena lasai posta zerrendan: http://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting

Informazio gehiago

Lehen Hackmeeting-a Florentzian ospatu zen 1998.an eta ordundik hona urtero errepikatu da Italiar estatuko leku desberdinetan (http://hackmeeting.org). 2000.ean gaztelaniaz burututako lehen Hackmeeting-a ospatu zen Bartzelonan, 2001.ean Leioan, 2002.ean Madrilen, 2003.ean Iruñean, 2004.ean Sevillan eta 2005.ean Menorkan.

Informazio gehiagorako Hackmeeting-eko posta zerrendan galdetu (hackmeeting @ sindominio.net) edo zuzenean Hackmeeting-eko webgunea bisitatu:

http://sindominio.net/hackmeeting

Herramientas personales
wiki-navigation
project-navigation