Garraxi Irratiak bere web orria berritu du

www.sindominio.net/garraxi orrian sartzen dena irratiaren saioen eta bere parrillaren musika blokeen berri eguneratua opatuko du. Ikasturte honetako saioez gain, haien edukien berri ere jaso daiteke. Horretaz gain, Garraxi Irratiaren web orrian sartzen den bisitariak bere iritzia eman edo harremanetan jartzeko aukera du. Garraxi Irratiak jakinarazi du, bestalde, web orria hobetzeko proposamenak jasotzeko prest daudela.

Duela bi urtetik Garraxi Irratiak egun guziko emisioa du. Hala, egunaren zatirik handienean musika selekzioa entzuteko aukera dago. 19:00etatik 21:00etara irratira iritsitako azken berritasunak entzun daitezke. Ondoren, eta gauerdira arte, hainbat musika generori buruzko musika hautaketa igortzen du Garraxik.

Horrekin batera, jakina, FM-aren 101.9n saioak ere entzun daitezke, bi, hain zuzen: Saltsa Berde eta La Hora Txorra. Garraxitik jakitera eman dutenez, "Altsasu eta inguruetako edozein pertsona edo kolektiboren proposamenak jasotzeko prest gaude". Gaur egun saioak zuzenean eman, saio horren grabazioaren berriro eman edo etxean egindako saioa emateko aukera eskaintzen du irratiak. Haiekin harremanetan jarri nahi duenak 948 468 742 telefonora hots egin edo garraxi@sindominio.net helbidera jo dezake.

(www.guaixe.net'etik hartuta).