Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Medioendako komunikatu pare bat

AUTOBIDEA
ETXEGARATEN
 

Altsasutik Gipuzkoa mugaraino doan autobiaren proiektuari alegazio orokor bat

(Alegazioa egin duenaren prensa agiria)

Alegazioa eragin duenok ez dugu ikusten bikoizketa bat, Altsasutik Gipuzkoa mugaraino autobide zatia egin nahi duen proiektuan. Bikoiztu aditzak "gauza baten elementuak banatuz beste gauza batzuk eratu" esanahia du. Hori ikusiz gero argi agertzen da Altsasuko Udalak duen proiektuan ez da proposatzen bikoizketa bat, beste azpiegitura berri bat baizik, orain dagoen errepidetik urrunduta. Horrexegatik, ibilbide berriaren autobide bat aurrean gaudela esan dezake.

Autobide berri hau gehituko da Altsasuko dermioan orain dauden N-1 errepidea, trenbidea eta parzelariako sareaz. Eta eragin aundiak edukiko du balio ekologiko garrantzitsua duten eremu natural batzuetan: aritza basoak Arangoiti, Aizeleku, Uberaga eta Sorozarretan; pinudiak Murgil, Iradieder, Ubitarte, Arkurutzetazpi eta Txaraigorri dermioetan; eta pago basoak ere bai, Gazteluberrin hain zuzen ere. Azpiegitura berri honek Altsasu eta Gipuzkoa artean dauden errepideak bikoiztuko du, oraingo N-1 kasik erabili gabe uzten.

Horrexegatik, alegazioa aurkezten dugunok zera uste dugu: Gipuzkoaraino ibilbidea obetzeko benetazko bikoizketa egin beharko lukeela. Horretarako, oraingo errepidea erabili beharko luke eta bere parean bide berri bat eraiki. Modu honetan ingurugiroak jasatzen duen eraginak gutxituko eta azpiegiturako ugalketa ekidingo lirateke Altsasuko dermioan. Eta gainera gure proposamena merkeagoa izango litzateke seguraski.

Ideia guzti hauekin eta dermioaren balio ekologikoak gordetzeko nahian, Altsasuko herritar talde bat sortu da autobiaren gobernu proiektuak duen eraginak informatzeko. Gure oraingo helburu garrantzitsuagoa Iraila bukaeran baino lehen aurkeztu nahi dugun alegazioarekiko sinadurak bilatzea da. Horretarako hitzaldiak, autobide berria egin nahi duen dermiotatik txangoak etabar egiten ari gara, eta laister alegazioaren aldeko sinadurak biltzeko orrialdeak aterako ditugu.

Autobide berri hau eragin aundia eduki dezake errepide eta beste azpiegituraz beteta dagoen Altsasuko dermioan. Eta ezin da ahaztu herria etxeak dauden zonaldea baino gehiago dela.

Altsasun, 1998ko Abustuaren 19a

 

Etxegarate autopistari buruzko hitzaldia Altsasun

Azken urte hauetan, autobien eraikuntzak, industrialde sorrerak, gas hoditeriak, e.a. Altsasuko dermioan izugarrizko kalteak eragin ditu. Gure lurrak suntsituz, hau guztia suposatzen da giza garapena helburutzat hartuz. Hau dela eta altsasuar talde bat elkartu eta hori guztiari erantzun zuzena ematea nahi diogu, noski zure partehartzea eskeiniz.

Proiekturik suntsigarriena Etxegarateko Autopistaren eraikuntza da. Gure alternatiba, benetako bikoizketa bat egitea da oraingo errepidean; gure ustez logikoena, ingurugiroa gutxien suntsitu eta merkeena izango litzaketelako.

Honengatik guztiagatik deitzen dizugu azaroaren 5-an 8etan "Gure Etxean" izanen da hitzaldira. Bertan gure proposamena aurkeztuko dugu.

Altsasun, 1998ko, Azaroaren 3a.
 

 
Azken modifikazioaren data: 2004/4/1