Alkate jauna:
Euskal geografiako beste ibai batzuekin batera, nire gorputza berdez jantzi behar izan dut, zuk eta beste politikari batzuek ingurumenari erakutsitako interes eza dela eta. Horretarako, fluoresceina erabili dut, hidrologoek eta iturginek urbide sareetan botatzen duten eraginik gabeko osagai kimikoa. Nire kasuan, dudan osasun egoera eskasaz ohartarazteko eta Getxoko lurralde antolakuntza eredua kritikatzeko zein horren inguruan eztabaida pizteko asmoz. Horretarako, Ama Lurraren zati naizen heinean dudan jakindurian oinarritu naiz. Era berean, inguruko auzokideekiko elkarbizitzak ehunaka urtez emandako ezagupenak gidatzen nau.
Azken iruzkinak
duela 27 aste 4 egun
duela 27 aste 4 egun
duela 34 aste 5 egun
duela 45 aste 2 egun
duela 46 aste 6 ordu
duela 49 aste 3 egun
duela 49 aste 5 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste