Hiru atxilotu AHTaren kontra Lurranek-en egindako ekintzan

ekintza gasteiz01Gaur goizean Urbinako AHTren kontrako Akanpadak Lurranekera jo du. Bertan espropiatzaileen bulegoa espropiatzea irudikatu ostean etxerako bidea hartu dute partaideek. Irteeran ordea Ertzaintza azaldu da eta banan banan identifikatu dituzte. Bitartean AHTaren kontrako oihuak, kantak eta dantzak nagusitu dira. Bapatean eta inolako azalpen gabe, ertzainek taldeko bitartekaria atxilotu dute. Jarraian, Ertzaintzak jendeari oldartu ondoren, beste bi pertsona eraman dituzte, hirurak esposatuz dituzte eta kotxeen kontra bortizki bultzatuz.
Urbinako AHTren kontrako Akanpadak Lurranek expropiatu du proiektu txikitzaiealen kontra Lurra behar dugu,ekintza gasteiz01 lurrak behar gaitu. AHTrik ez!
Gaur Lurranek expropiatu dugu Eusko Jaurlaritzak kontatzen dizkigun gezurrak salatzeko. AHTaren onurei buruz hitz egiten diguten bezala, lurren banku bat agindu ziguten. Lurren banku honek gaur egun duen papera ikusita; AHTaren onura horiek zeintzuk izango diren ere imajina ditzakegu. “Lurranek” lurra behar duten gazteei lurra eskuratzen laguntzeko Lurren Bitartekaritzarako Gunea izango zela esan ziguten. Horren ordez, AHT-aren espropiazioei Nekazaritza Departamentuko aurrekontuekin aurre egiteko erakundea bihurtu da. Hau da, lurra behar duen jendearen artean banatu beharrean, lurra dutenei lapurtzen dabiltza, eta Nekazaritza Saileko dirua, nahi ez dugun proiektu txikitzailean gastatzen gainera. Hauek bai Robin Hoodak! Pobreari lapurtu aberatsen poltsikoak betetzeko!
AHTak nekazal lurrak suntsituko ditu, hainbat baserriekin amaituko du eta gure osasunean zein gizarte sarean ondorio larriak suposatuko ditu. Horregatik AHTa geratzea eskatzen dugu. Esaten digute lehenengo sektoreak ez daukala etorkizunik; gazteek ez dugula erreleboa hartu nahi; ez dela errentagarria; dauzkagun ereduak sustengarriak direla. Gezurrak, besterik ez dizkigute esaten. Eusko Jaurlaritzak, nekazal eskolek eta Aldundiek nekazaritza intentsiboa bultzatzen dute: monokultiboa, industria agroalimentarioari begira ekoiztutakoa, superfizie handietan prezio irrigarrietan saldu beharreko produkzioa, inbertsio erraldoiak suposatzen dituena, natura kontutan hartzen ez duena...
Lurranek espropiatu ondoren 3 atxilotuHori, noski, ez da errentagarria. Baina bagara gazte nahikotxo baserria maite dugunok, bertan eta bertatik bizi nahi dugunok, beste eredu bat planteatzen dugunok... Eta gu, noski, ez gara eurentzat errentagarriak. Guretzat lurra ez dago eskuragai txaletak eraikitzeko nekazal lurrak erosten direnetik espekulazioa nagusitu delako. Horregatik lehenengo sektoreko aspaldiko borroka da lurren bankua sortzearena… baina Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen lurren bankua beste edozein banku baino lapurragoa da. Horregatik, inoiz baino gehiago, AHTrik ez! Eta lurra landuko duenarentzat! Bide batez jendea iganderarte Urbinan egiten ari den AHTren kontrako akanpadara gonbidatu nahi dugu.
Urbinako AHTaren kontrako akanpada