Renferen aurkako desibedientzia bidaia

Gaur AHTaren Aurkako Unibertsitateko Taldeak (AHT-AUT) AHT Gelditu! Elkarlanak Renfe eta EuskoTren enpresen aurka martxan jarri duen desobedientzia kanpainan parte hartu du. Unibertsitateko talde honek azken bi urteotan AHTaren aurkako hainbat ekintza antolatu ditu; oraingoan 20 lagun Gasteizko Renfeko geltokitik Iruñerantz abiatu dira. Billetea ordaindu gabe eta objekzio orria eskuan zutelarik, jai giro errebindikatzailea zabaldu dute trenean zehar. Pikari identifikazio orriak eman ostean Etxarrin jaitsi eta gero Gasteiza itzuli dira.

Elkarlanak deitu duen kontzientzi eragozpen kanpaina hau irekia da, eta edonork har dezake parte, objekzio orria http://www.blogak.com/ahtezordaindu helbidean aurki daiteke.

Etiketa(k):