Marcha en bici a Gasteiz y protesta en Otxandio contra el TAV

Protesta Otxandio 03
Txirrindula martxa Gasteizen eta protesta ekintza Otxandion AHTren aurka

Hogeitamar inguru lagunek hartu zuten parte atzo igandean txirrindula martxa batean Gasteizen. Ekintza hau AHTren Aurkako Asanbladak deitzen zuen eta udaro burutzen den kanpaldiaren baitan kokatzen da. Aurtengoa, Urbinan (Araban) hasi zen uztailaren 21ean.

200 lagun inguruk hartzen du parte antolatzen diren ekitaldi ezberdinetan. Atzo, adibidez, egitasmo txikitzaile honek kaltetuto lituzkeen bazterrak ezagutzeko aukera izan zuten partehartzaileek. AHTren lanak Irailean hasi daitezke. Herri borroka ezberdinen inguruko hitzaldiak ere eman dira ( De Lemoiz al TAV pasando por Leizarán eta Contrainformación y luchas sociales?.). Honetaz gain tailerrak eta kontzertuak ere burutzen ari dira.

Ohar honekin batera datozen egunetan egingo diren ekitaldien egitaraua atxekitzen dizuegu.

Abiadura Handiko Trenaren Aurkako protesta ekintza Otxandion

Duela hogeitamar urte gertatutako bonbardaketaren oroimenez ekitaldi bat burutu zuten atzo Otxandion. Eusko Jaularitzako ordezkari batzuk ekitaldian parte hartu behar zutela probestuz, Urbinako kanpaldiatik joandako lagun batzuk ekintza informatibo bat egin zuten Otxandion. Azpiegitura honek zonaldean izango lukeen eragin kaltegarriaren berri ematen duten 1000 orri informatiboak banatu zituzten. Omenaldi bukatzerakoan sei lagun igo ziren eskenatokira pankarta batekin eta jendearen txaloak jaso zituzten.