AHT GELDITU! Elkarlanak konzentrazioa egingo du datorren ostegunean Miarritzen

Datorren azaroaren 15 eta 16ean Miarritzen "Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa" izeneko erakundeak azpiegitura handien aldeko "Foro Logistiko Atlantikoa" antolatu du. Urtetik urtera eratzen duten "foro" horren inaugurazioa Ibarretxe lehendakariak egingo du, ostegunean goizeko 9:30etatik 10:30etara (joan den urtean Kursaal-en egin zuen bezala), Akitaniako presidente Alain Rousset-ekin batera. Ostiralean, berriz, Nuria Lopez de Gereñuk eskainiko du azken hitzaldia, eguerdiko 12'30etan. Ezbairik gabe, AHT eta azpiegitura handien aldeko "marketing" eta propaganda egingo dute, hori baita "foro" horren helburua.

Ibarretxe III. Atlantic Logistic Forum-ean, Kursaal 2006Hori dela eta, AHT GELDITU! Elkarlanak kontzentrazioa egingo dugu Miarritzen, ostegunean goizeko 10'30etan, Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuarekin batera AHTren aurkako ahotsak eta protesta bertara eramateko.
Protesta egiteko zita: ostegunean, goizeko 10'30etan, Biarritzeko "Centre Bellevue" egoitzaren atarian (kongresua egingo duten egoitza hori erraz aurkitzeko: "Place Clemenceau" ondoan dago).

Mezua zabal dezagun, ea kontzentrazioan talde polit bat elkartzen garen!

Etiketa(k):

2 iruzkin for 'AHT GELDITU! Elkarlanak konzentrazioa egingo du datorren ostegunean Miarritzen'

1. Miarritzen egindako kontzentrazioaren Komunikatua

AHT GELDITU! ELKARLANAK PROTESTA KONTZENTRAZIOA EGIN DU BIARRITZEN EUSKADI ETA AKITANIAKO AGINTARIAK BILDU DITUEN "FORO LOGISTIKO ATLANTIKOA"REN ATARIAN

AHT GELDITU! Elkarlanak eta Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuak protesta kontzentrazioa egin dute gaur goizean, Biarritzen, Ibarretxe lehendakaria eta Akitaniako Erregioko presidente Alain Rousset bildu dituen "Foro Logistiko Atlantikoa"ren atarian. Protesta bilkura honen bidez, honako hau salatu nahi dugu:
1) "Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa" erakundea salatu, itxurazko "jasangarritasun"aren mozorroarekin ingurumenean eta gizarte arloan inpaktu handiko azpiegitura erraldoiak bultzatzen dituelako: AHT, Jaizkibelgo Superportua, autobide sarearen etengabeko hedapena, e.a. Azpiegitura plan erraldoi horrek merkantzien garraioaren hazkundea negozio den heinean mugagabeki bultzatzea du helburu. Gure lurraldea garraio plataforma handi batean bilakatu nahi dute, globalizazio ekonomikoaren zerbitzurako merkantzien erokeriazko mugikortasun horrek eta azpiegituren eraikuntzak dituzten kostu ekologiko, sozial eta ekonomiko larriak aintzat hartu gabe.
2) AHTren egitasmoaren erantzule diren erakundeei honako hau exijitzen diegu:
- AHT egitasmoa berehala gelditzea.
- AHT nahiz bere ondorio ekologiko, sozial eta ekonomikoen inguruko informazio egiazko eta objektiboa zabaltzea.
- Gure herriarentzat nahi dugun garraio, lurralde-antolaketa eta gizarte ereduaren inguruko eztabaida sozial sakonari bide ematea.
3) Errotik gezurtatzen dugu AHTk errepideetako trafikoa arinduko duenik. AHTren aldekotasuna lortu nahian darabilten sasi-argudio horrek ez du funtsik: izan ere, merkantzien garraioari dagokionean AHTren mugak ezagunak dira eta Jaurlaritzak berak dio "Y"-an 1.100 kamioi garraiatuko liratekeela egunero, baina gaur egun 10.000 kamioi baino gehiago dira Biriatuko muga egunero zeharkatzen dutenak eta egungo hazkundearekin (urtero +%13) zazpi urte barru kopurua bikoiztu eta 20.000 kamioi lirateke. Bestela esanda, Biriatuko mugan urte batetik bestera ematen den kamioi kopuruaren hazkundea soilik bereganatu ahal izango luke AHTk. Bidaiariei dagokienean, berriz, Jaurlaritzaren datuei erreparatuz gero, AHTk EAEn egunero egiten diren joan-etorri motorizatuen %0'15 bakarrik bereganatuko lukeela ondorioztatzen da (hiriburuen artean egun egiten diren 47.000 joan-etorrietatik 6.000 hartuko lituzkeela dio); AHTk ezin du ordea populazioaren eguneroko desplazamenduen %97 diren eskualde-arteko joan-etorriak bereganatu. Horiek hala, argi dago AHTk ez duela errepideetako kutsadura arinduko. Garraioaren arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da garraioaren hazkundea moteltze aldera neurriak hartzea. Erakundeen alderantzizkoa egiten dute, eta garraio politika hori zeharo jasangaitza da.

2. Protestation al l'Atlantic Logistic forum a Biarritz

LE COLLECTIF D´OPPOSITION AU PROJET TGV AHT GELDITU! A REALISE UN RASSEMBLEMENT DE PROTESTATION AL L' ATLANTIC LOGISTIC FORUM QUI A REUNI LES PRESIDENTS D' EUSKADI ET D' AQUITAINE A BIARRITZ

Le collectif AHT GELDITU! Elkarlana, constitué para différents mouvements sociaux eta organisations du Pays Basque Sud opposés au projet TGV, el le syndicat LAB de Ipar Euskal Herria, ont réalisé ce matin un rassemblement de protestation contre le projet TGV face á l' Atlantic Logistic Forum qui a réuni les présidents de la Communauté Autonome Basque et du Conseil Général d' Aquitaine a Biarritz. Au moyen de cette protestation nous voulons manifester le suivant:
1) Nous dénonçons que la Plateforme Logistique Euskadi-Aquitaine promouvoir sous la démagogie du "développement durable" la construction d´infrastructures d' un grand impact écologique et social, comme les nouvelles lignes TGV, le Superport de Jaizkibel, l' ampliation permanente du réseau autoroutier, etc. L´objectif de ce forum n´est autre que l' augmentation par tous les moyens du transport des marchandises pour gagner de l´argent. Il prêtent convertir notre pays dans une grande plateforme de transport de marchandises au service de la mondialisation, en ignorant que les graves coûts écologiques, économiques et sociaux que cela entraîne.
2) Nous exigeons aux institutions responsables du projet TGV:
- L’arrêt immédiat du projet.
- La diffusion d´une information véridique et objective concernant le TGV et son impact écologique, économique et social.
- L’ouverture d´un profond débat social á propos du modèle de transport, d´aménagement du territoire et de société que nous voulons pour notre peuple.
3) Nous démentons radicalement que le TGV puisse réduire les problèmes de congestion des routes. Nos dénonçons la fausseté de ce pseudo-argument fabriqué pour rechercher un appui social inexistant au projet. En effet, les limitations des lignes a grande vitesse pour le transport des marchandises son connues, a la fois que le même Gouvernement Basque signale que le "Y Basque" pernmetrait de transporter 1.100 camions par jour, quand nous subissions actuellement le passage de plus de 10.000 camions par jour a la frontière de Biriatou et le rythme d 'accroissement actuel (+13% annuel) fait que le nombre des camions internationaux se multiplierai par deux en sept ans pour atteindre les 20.000. En réalité, la nouvelle ligne TGV ne serait capable d´ absorber que la croissance du nombre des camions produite dans la période d`une année. Quant au transport voyageurs, il découle des données aportées par le même Gouvernement Basque que le TGV ne pourrait absorber qu´un 0'15% des déplacements motorisés qui se font actuellement en Euskadi: ainsi, il dit que le TGV transporterait 6.000 voyageurs entre les 47.000 actuels entre les capitales, mais il cache que le TGV est incapable de répondre aux déplacements intercommarcals qui représentent le 97% des déplacements de la population. Cela dit, il est évident que le TGV ne résoudra pas les graves problèmes de circulation et de transports existants. El réalité, pour affronter ces problèmes il serait nécessaire d´aborder des polítiques dans une perspective de décroissance des transports. Mais les politiques officielles font tout le contraire et sont totalement contraire a ce que l´on appelle la durabilité.