Azaroak 10 AHTren aurkako eguna Barañainen

Indymedia Euskal Herria. Barañaingo Gazte Asanblada

AMA LURRAREN ALDE, TXIKIZIOAREN KONTRA, AHT GELDITUKO DUGU!!

Beste herri ugari bezala Barañain erasotuko duen proiektu txikitxaile azkarrak harrapatu aurretik datorren larunbatean, azaroaren 10ean, AHTren aurkako eguna ospatuko bertako Gazte Asanbladak. Barañaingo Gazte Asanblada, duela urte inguru hasi zen AHTren gaia lantzen eta orain arteko lanaren seinale bezala, ekimenez beteriko eguna prestatu du.

Hemen dugu eguneko egitaraua:

10:30tan Hamaiketakoa Gaztetxe Plazan.
11tan Bideo emanaldia Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
10:30-14:00 AHTren aurkako material denda.
14:30tan Bertsobazkaria (Julio Soto, Etxabe eta beste bertsolari batekin) betiko elkartean.
18:30tan Manifa Udaletxe plazatik:
Amalurraren alde txikizioaren kontra, AHTgeldituko dugu!!
19:30tan Kontzertuak Gaztetxe plazan: RESAKA, TXARRALDE, GAITZ eta HURTO taldeekin.

Hala dio bertako Gazte Asanbladak: ?Ez omen goaz sobera azkar eta abiadura handia inposatu eta gero saldu nahi digute. Inork galdetu al digu abiadura handia nahi dugun, zure herria eraikin bukaezin,hotelez eta merkatal guneez gainezka ikusi nahi al dugun, garroaio arazo larriagoak, herri zatituak, mendi zulatuak, hodei zikinduak, hirugarren munduko herri zapalduak nahi ditugun? Dena beltza irudi arren, aht gelditzea gure esku dago oraindik, herri borrokaz aht atzera bota zuten Italian duela hiru urte inguru eta hala egingo dugu guk gure herrira hurbildu nahi duten monstruo txikitxaile honekin ere. Handiak txikitzea da gure xedea!!?