Epaiketa berriaren salaketa, Gasteizen urriak 11

Obraren hedapena salatuz AHT Gelditu! elkarlanak datorren ostegunean Gasteizen egingo den epaiketa berri bat salatu du

Datorren ostegunean, urriaren 11ean, AHTren aurkako lagun bat epaituko dute Gasteizen, goizeko 10'30etan. Pertsona honek joan en uztailaren 11ean AHT GELDITU! Elkarlanak Lukun “Euskal Y”-aren eraikuntza-lanen hedapena salatzeko eta obretara manifestaziora deitzeko egindako protesta ekintzan eta prentsaurrekoan parte hartu zuen. Hori dela eta, epaiketa berri hau Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren auzian darabilten jarrera inposatzailearen ondorio dela salatzen du AHT Gelditu! Elkarlanak.
Argi dago, joan den irailaren 27an AHTren aurkako 20 lagunen epaiketan agindutako absoluzioaren ondotik, epaiketa hauek egiteko arrazoirik ez dagoela.
Herri galdeketak debekatu eta mobilizazioak oztopatu nahi dituzte. Honen aurrean, ordea, ingurugiroan nahiz gizarte arloan kalte larriak eragingo lituzkeen makro-proiektu honen aurkako oposizio soziala geroz eta indartsuagoa dela nabarmendu nahi dugu. Horren lekuko ditugu, joan den larunbatean, AHTren aurka Gipuzkoako Goierrin ehundaka lagun bildu eta eskualdea alderik alde zeharkatu zuen giza-kate erraldoia, baita egun berean AHTren aurkako iritzia duten 50 bat udal ordezkarik Elorrion egindako batzarra ere. Bestalde, Aramaion berriki egindako herri inkestan biztanleek AHTren aurka duten jarrera eta erabakiak hartzeko borondatea agertu dute, Paulino Luesma Gobernu espainiarraren ordezkariak egindako mehatxuei aurre eginez.
Horrenbestez, AHT geldiarazteko informatzen, salatzen, mobilizatzen eta herritarren presioaren bidetik ekintzak egiten jarraitzeko dei egiten dugu.

Etiketa(k):