Bihar hasiko da AHT-ren aurkako akanpada UrbinanBihar hasiko da AHT-ren aurkako akanpada Urbinan

Bihar ostiralean hasi eta uztailaren 30era bitarte, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Akanpada egingo da Urbinan, “Euskal Y”-aren obren hastapenari oposizioa egiteko eta ingurugiroan nahiz gizarte arloan kalte larriak eragingo lituzkeen proiektu txikitzaile horren inposizioaren kontrako borroka bultzatzeko. Hori dela eta, akanpadan parte hartzeko dei egiten diogu jende guztiari, AHTren oposizioan Urbinako herritarrekin bat egiteko eta desarrollismoaren eragin suntsitzaileen aurrean topagune asanblearioa eta komunikatiboa sortzeko.

1996Tik urtetik urtera egin da AHTren aurkako akanpada, eta ekintza honek egungo gizarte eredua zalantzan jartzen duten hainbat borroka eta dinamika sozialetan aritzen diren pertsonak eta taldeak ezagutzeko aukera ematen du. Izan ere, gure ustez AHTren proiektua geldiaraztea bezain garrantzitsua da bere atzean dagoen gizarte eredua erabat zalantzan jartzea, eta hain zuzen ere, azalean geratuko ginateke ez bagenitu gure indarrak horretara bideratuko. Horregatik, gure ekimenak AHT gelditu eta jendartean kapitalismoarekiko jarrera kritiko eta erradikal bat zabaldu nahi du, egungo gizarte ereduaren eraldaketa sakon bati ekiteko, desarrollismo ekonomikoaren ondorio suntsitzaileak gerarazteko, eta herritarrei erabakietan berdintasunean parte hartzeko ahalmen osoa itzultzeko.

AHTren aurkako XI. Akanpada honek Urbinako herritarrei elkartasun beroena helarazi nahi die gainera. Hain zuzen, Urbinan, herri galdeketa egin dute joan den igandean, eta emaitzek AHTren inguruan biztanleen artean dagoen erabateko desadostasuna erakutsi dute. Ondorioz, herritarrek proiektuarekiko azaldu duten arbuioa errespetatua izan dadin, lokal mailako beto eskubidea onartu dadila eskatzen dugu, kalteturiko herriek beren erabaki propioak hartzeko ahalmena izan dezaten.
Hori denagatik, Urbinako Akanpadan biltzeko eta mobilizazio honen harira egingo diren hitzaldietan eta ekintzetan parte hartzeko dei egiten dugu.

DATORREN ASTELEHENERA BITARTEKO EGITARAUA:

    Ostirala 21:

  • 19'30etan: Hitzaldia “De Lemoiz al TAV pasando por Leitzaran” (Javier Rodriguez eta Juantxo Estebaranz).
  • 23etan: antolakuntza batzarra
  • Larunbata 22:

  • 10etan: Ibilaldia AHTren proiektuak Urbinan eta Arrazua-Ubarrundian kalteturiko inguruetara (3'30 ordu).
  • 13'30etan: Sagardo probaketa Urbinako plazan.
  • 17etan: Tailer-eztabaida, Euskal Herrian proiektu txikitzaileen kontrako borrokek izan duten bilakaerari buruz.
  • 19'30etan: Hizaldi-eztabaida, “Kontrainformazioa eta borroka sozialak” gaiaren inguruan (Catalunyako Directa astekaria, Hala Bedi irratia, Ekintza Zuzena aldizkaria).
  • 23etan: Kontzertua. “Pateando Porkeria” eta “Al infierno en Goitibera”.
  • Igandea 23:

  • 10'30etan: Nekazaritza tailerra (“Akuilu” taldearen eskutik).
  • 10'30etan: Serigrafia tailerra (banderolak egiteko).
  • 15'30etan: Ogi tailerra (Aranguren baserrian, Arrasate). 17etan: Taldeka informazio ekintzak
  • Bizikleta Martxa Gasteizen: Irteera 18'30etan RENFE Geltokitik.
    Beste taldeak: Legution, Lukun, Landan... (zehazteko)
  • 23etan: “La mexicana clandestina” musika taldea.
  • Astelehena 24:

  • 10'30etan: “La Pesta: una escuela que nunca fue escuela” bideoaren emanaldia (Ecuador) eta Hezkuntza sortzaile baten aldeko Tailerraren aurkezpena .
  • 10'30etan: “Eskalada” tailerra (zintzilikako protesta-ekintzen teknika).
  • 17etan: AHTren aurkako borroka: aurrera begirako ekimenei buruzko eztabaida.
  • 20etan: VAL SUSA NO TAV. Italdiako AHTren kontrako herri mugimenduari buruz bideo emanaldia. 23etan: Antzerkia: Interruptus taldea, Antzeslana: “INTERRUP-TOUR”.

AHT-REN AURKAKO ASANBLADA
(Tlfnoa: 695715510)