AHTren Aurkako Borroka Astea

Urbinako Erresistentzia Gunearen testuinguruan iazko azaroaren 29an jende pila kateatu zen AHTren obrak salatzeko. Kateaketa honen epaiketa 2007ko irailaren 27an izango da Gasteizen. Horren inguruan AHTren Aurkako Borroka Astea konbokatu da:

AHTren AURKAKO BORROKA ASTEA

Abiadura Handiko Trenaren obrak hasiko direlakoan "euskal Y"aren trazaketaren hainbat zatitan, AHTren aurkarien borroka eta autoorganizazioa sendotzeko ahalegin bat behar dela uste dugu. Horretarako, Urbinako Erresistentzia Gunearen testuinguruan obretan kateatzagatik (lanak geldituz egun erdi batez) irailaren 27an epaituko dituzten 21 lagunen alde mobilizatzera deitzen zaituztegu. Fiskalak desobedientza zibilaren ekintza honengatik epaituko dituzten guztientzat desordenes públicos-eko isuna eskatzen du. Edozein kontsiderazio legalaz aparte, AHTren azpiegitura gelditzeko ekintzen justifikazioa ezin da kolokan jarri. Estatu arauen gainetik badago legitimitate nagusiago bat: lurraren defentsa.

AHTren aurkako ekintza deszentralizatuen aste bat deitzen dugu, irailaren 21etik 30era, Urbinako kateatzearen epaiketaren inguruan. Prozesu honetaz gain, auzi gehiago daude irekita AHTren aurkako ekintzak egiteagatik. Azpiegitura honen kontra dauden talde eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu desarrollismoaren aurpegi guztien aurka aritzera: AHTren atzean dauden enpresa eta organismoak salatu, proiektuaren inguruan informazioa zabaldu, bultzatzaileak boikoteatu, etab. Honekin, argi utzi nahi dugu gure jarrera. Aldi berean, borroka hau antolakuntza autonomo eta horizontaletan oinarritzen da, eta hau bada sistemaren autoritarismoari eredu alternatibo bat.

AHTren aurkako taldeak

Gauzatuko duzuen edozein ekintza helbide honetara komunikatu ahal izango duzue: ahtekintzak@gmail.com

Etiketa(k):