AHTren desjabetzen aurka. Alegazio entrega masiboa eta konzentrazioa

Lur hau balio gutxiko da, ez dauka zementurikHasi dira desjabetzen tramiteak Bizkaian, eta Aramaion (Araba) eta Eskoriatza eta Arrasaten (Gipuzkoa). Zatoz alegazioa entregatzera ostirala abuztuaren 17, goizeko 11etan Bilboko Gobernuaren Azpiordezkaritzan, Moyua plazan.

Politikoak lur kalitateari buruzko ikastaroa jasotzenAHTren hainbat zati eraiki asmoz Espainiako Gobernuak agindu dituen lurren nahitaezko desjabetzapenak direla eta, gogor salatzen dugu alegazioak jartzeko 15 eguneko epea zabaltzeko iragarkiak uztailaren 27an eeta abuztuaren 8an eta 9an argitaratu dituela BOEn. Agindu horrek kalteturiko biztanle eta udalerrien indefentsioa bilatzen du, udako oporretako geldialdiaren betiko trikimailua erabiliz. Prepotentzia agerpen berri honen aurrean, AHT GELDITU! Elkarlanak deituta datorren abuztuaren 17an, goizeko 11etan, alegazioen entrega masiboa eta kontzentrazioa egingo dira Bilbon Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzan (Moyua plazan dago hori). AHTren Aurkako asanbladak bat egiten dugu ekimen horrekin eta alegazioak egiteko honako eredu hau proposatzen dugu pdf 5 orri (odt bertsioa Micro$oft-en menpe egon gabe aldatu ahal izateko)

Obraren tartearen arabera espediente zenbakia, ebazpenaren data eta BOEn argitaratutako data egokia idatzi behar dituzu, azpian dagoen zerrendatik hartuta..

Beste alegazio eredu batzuk dituzu hemen:
AHT Gelditu! elkarlanak prestatutako alegazio eredua, 10 orri
Orri bakarrekoa, hainbat pertsonak idazteko balio duena. Gaztelerazko bertsioak.

Alegazioak edonork egin ditzake, eta abuztuaren 17 konzentraziora etortzeko ere guztioi deitzen dizuegu.
Kontzentraziora ez bazatoz eman zure alegazioa beste norbaiti, edo bidal posta zertifikatuaren bidez hona:
Subdelegación del Gobierno en Vizcaya, Plaza Federico Moyúa 5, 48071 Bilbao (Bizkaia-ko tarteak),
Área de Fomento de la Subdelegación del Gobierno en Alava, Olagibel 1, 01701 Gasteiz (Aramaio) edo
Subdelegación del Gobierno en Guipuzcoa, Plaza Pío XII 6, 20071 Donostia (Arrasate y Eskoriatza)

------- Alegazioak betetzeko datuak --------
Tramo Abadiño-Durango, en los términos municipales de Abadiño, Izurtza, Iurreta y Durango. Expediente:007ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Bizkaia, de fecha 9 de julio de 2007. BOE 8 agosto

Tramo Arrasate/Mondragón-Elorrio, en el término municipal de Elorrio. Expediente:012ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Bizkaia, de fecha 9 de julio de 2007. BOE 9 agosto

Tramo Galdakao-Basauri, en los términos municipales de Galdakao, Zaratamo y Basauri. Expediente: 008ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Bizkaia, de fecha 9 de julio de 2007. BOE 9 agosto

Tramo Amorebieta/Etxano-Lemoa, en los términos municipales de Amorebieta/Etxano y Lemoa. expediente: 009ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Bizkaia, de fecha 9 de julio de 2007. BOE 9 agosto

Tramo Arrasate/Mondragón-Elorrio, en el término municipal de Aramaio. Expediente:012ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Alava, de fecha 4 de julio de 2007. BOE 27 julio

Tramo Eskoriatza-Aramaio, en el término municipal de Aramaio. Expediente:010ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Alava, de fecha 4 de julio de 2007. BOE 27 julio

Tramo Aramaio-Mondragón, en el término municipal de Aramaio. Expediente:011ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Alava, de fecha 10 de julio de 2007. BOE 27 julio

Tramo Eskoriatza-Aramaio, en el término municipal de Eskoriatza. Expediente:010ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Gipuzkoa, de fecha 9 de julio de 2007. BOE 8 agosto

Tramo Aramaio-Mondragón, en el término muinicipal de Mondragón. Expediente: 011ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Gipuzkoa, de fecha 11 de julio de 2007. BOE 8 agosto

Tramo Arrasate/Mondragón-Elorrio, en el término municipal de Arrasate. Expediente 012ADIF0708
Resolución de la Subdelegación de Gobierno en Gipuzkoa, de fecha 24 de mayo de 2007. BOE 8 agosto

Egun pare bat barru jarriko ditugu hemen alegazio hauek euskaraz

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'AHTren desjabetzen aurka. Alegazio entrega masiboa eta konzentrazioa'

1. Udan AHTa ez da gelditzen, aurkakook ere ez