ADIF: AHT eraikiz Euskadi suntsitzen du

Dinero público Beneficios privadosGaurko egunean, 2007ko martxoaren 9an, AHTaren aurkako asanbladak Euskal Herrira datorren azpiegitura txikitzaileena eraikitzen duen ADIFen bulegoaren aurrean salaketa kontzentrazioa egin dugu.

Bukatu ondoren Ertzaina etorri da eta pertsona bi identifikatu ditu kontzentrazioa komunikatu barik zegoela eta.

ADIF: AHT eraikiz Euskadi suntsitzen duzu

Gaurko egunean, 2007ko martxoaren 9an, AHTaren aurkako asanbladak Euskal Herrira datorren azpiegitura txikitzaileena salatzea erabaki du, Abiadura Handiko Trena. Horrexegatik, Abandoko tren geltokian dauden EAEko ADIFen ( Administracion De Infraestructuras Ferroviarias, espainiako sustapen ministerioaren agindupean dagoenaren ) bulegoak ikustarazi ditugu.
ADIF da AHTaren obren adjudikazioak ematen dituena. Beronen bulegoetan, gero eta murritzagoak diren lur emankorrak estali eta suntsitzen dituzten makinarien ejerzitoak bidaltzeko erabakiak hartzen dira.

Garraiobide itxuraz mozorrotzen diren hormigoi, tunel, biadukto, harrobi eta zabortegietan garai honetako negozio aberasgarri eta zekena bilatzen dute. Garapena deitzen dioten gaixotasun horren adibide argia da lurzorutik doan hegazkin hau (AHT). Botere ekonomiko eta politikoa darabilten eta erdigune neuralgikoetan dauden bulego hauetan hartzen dituzte, inoiz egon ez diren herri txiki, haran eta mendiak suntsitzeko erabakiak. ADIFek hartu duen azken erabakia, Arrasate-Elorrio eta Abadino- Durango arteko zatiak adjudikatzea izan da. Konturatu orduko, gainean izango ditugu lan hauek 120 milioi eurotako balioarekin adjudikatu dizkiete Construcciones Moyua, Balzola, Azvi, eta Obras Subterráneas eraikuntza enpresei.

Hala eta guztiz ere, triskantza hau salatu eta lurra defendatzen saiatzen garenok, behin eta berriro, kriminalizazioa jasan behar izaten dugu. Datorren astean, Urbinan (Araban) AHTaren obretara kateatu ziren 21 pertsona epaituak izango dira, Gasteizen. Ekintza honen bidez, proiektu txikitzaile honen lanen hasiera salatu zen.

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, proiektu honek legitimazio osoa badu ere, ausartu ere ez dira egin obra hauen berri ematera eta badaezpada ere, azpiegitura hauek promozionatzeko 600.000 € gastatu dituzte. Aldi berean, “demokratek” ez dituzte herri galdeketak entzun ere egiten.

Datozen egunetan 3 gazte epaituak izango dira, aurreko udan Lurranek (Arkauten) ekintza bat egiteagatik. Nekazaritza departamentuaren agindupean dagoen elkarte hau, nekazariekiko laguntza (nekazari gazteei lurrak errazte) moduan sortu bazen ere, gaur egun, AHTaren desjabetzeengatik afektatuak bulegoetatik botatzen dituzte informazio eta laguntza bila joaten direnean. Beste behin, begibistan geratzen da nola funtzionatzen duen azpiegitura demokratiko honek.

Hau guztiagatik, ekintza baketsu honekin, AHTaren aurka gauden milaka pertsonen ahotsak plazaratu gura ditugu Euskal Herriko boteregune neuralgiko honetan. Pairatzen dutenen, epaituen eta kriminalizatuen ahotsok dira amalurraren defentsaren bozgoragailu.

Martxoan egingo diren Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzetan parte hartu ezazu:

Larunbata 10: TECSA eta Altuna y Uría enpresetara _bizikleta martxa_ Irunen, 11am Moscú plaza.

10 eta 11: Mendi martxa Zizurkil-Andoain-Hernani, 8:45 Billabonan.

Astelehena 12: Elkarretaratzea Gasteizen, 12am Plaza Berrian.

Larunbata 17: Arratsaldeko 5etan Manifestazioa Atxondoko plazatik

Larunbata 24: Mendi martxa Apata-Besaide-Elorrixo-Apata, 9 am.

Igandea 25: Herri galdeketa Atxondon.

*
AHTrik EZ! eta Kitto

ADIF salatzeko komunikatua euskaraz eta gazteleraz

AurrebistaEranskinaTamaina
AdifBilbo2007.pdf73.87 KB
Etiketa(k):