AHT eta gizarte zerbitzuak
Berria. Iritzia
Abiada handiko trena gogotik aipatu dute Eusko Jaurlaritzak, Diputazioak eta abarrek, baina herritarren lehentasuna eguneroko zerbitzura dagoen trena da. Zerbitzu hori hobetu beharko litzateke lehenik. Zumarragatik Donostiara bidean, tren-geltoki franko itxita daude. Gure herrian seme-alab ajatorrak badira, eta tren-geltokietan zerbitzu jatorra egingo luketen biztanleak baditugu. Baina oraindik hemen Renferen morrontzan gaude. Eusko Tren aipatzen zaigu, baina hori ez da Goierritik pasatzen. Garraio publikoan ibili behar dugula esaten zaigu, baina eskasa da oso hemen daukagun zerbitzua.
Iruditzen zait zerbitzu asko daudela hobetu beharrean. Osasuna dela eta, esaterako, Belgikan biztanleek urtean behin osasun kontrol oso bat pasatzeko aukera daukate. Hemen ez bezalako kontrola eta laguntza daude han. Gizarte zerbitzuan badugu zer ikasia eta hobetua. Nik, kanpokoa ikusi eta gozatu nuen. Hemen ere beste horrenbeste ikusi nahi nuke.
Begoña Eskisabel. Ordizia
- 4406 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 4 egun
duela 27 aste 5 egun
duela 34 aste 6 egun
duela 45 aste 3 egun
duela 46 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela 49 aste 6 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste