Castejoneko Trenbidaren Museoaren okupazioa AHT salatzeko

Nafarroako Castejonen dagoen Trenbidearen museoa okupatu zuten 45 minutuz martxoaren 15ean 30 pertsonak Mugitu! Mugimenduaren izenean, AHTren eraikuntzak egungo tren zerbitzuen gutxitze nabarmena dakarrela salatuz. Pankarta erraldoia zintzilikatu zuten museoaren horma estaliz "El AVE elimina servicios ferroviarios. NO al TAV" leloarekin.

Museoan zegoen miniaturazko AHT bat kanpora atera zuten, herritar guztien aurrean ikusgai jarriz AHTa Zentsugabekeri eta Xahuketaren Museora joan behar dela adierazteko. Hala ere merenge tarta zuen kristalezko kutxa bat museoari oparitu zioten hemendik aurrera azpiegitura horren aurkako ikur gisa bertan erakuts dezaten.

Herriko plazan banatutako testua: AHTa lardatsa, xahutxailea, txikitzailea eta ezlegala da.

Texto repartido en la protesta: el TAV es chapucero, despilfarrador e ilegal.

Argazki gehiago: Ekinklik Argazkiak
Bideoa Ahotsa.info