Tartalarien epaiketa azaroaren 18an

AHTren AURKAKO TARTAKADAK YOLANDA BARCINARI: Entzutegi Nazionalak epaiketa azaroaren 18rako ezartzen du 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.
Bideoa: Tartalariekin Elkarrizketa (Ateak Ireki) 
Gogoratuko duzuenez, 2011ko urriaren 27an, Mugitu!, AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko hainbat kidek Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria tartakatu zuten, Pirinioetako Lan Elkarteak Okzitaniako Tolosan, ospatzen ari zen osoko bilkuran ((Ikusi Bideoa) Protesta ekintza honek Yolanda Barcina salatzea helburu izan zuen, une hartan Tolousen, bera baitzen, AHTren inposaketaren Euskal Herriko arduradun nagusiena. Duela gutxi, Entzutegi Nazionalak auzipeturiko lau pertsonen aurkako epaiketa azaroaren 18rako ezarri du, hauek, Auzitegi Gorenean helegitea sarturik duten arren eta helegitea onartuko dien edo ez, Gorenaren erantzunaren zain daudela. Prentsaurrekoaren testua