Errege Magoen antikontsumistak epaituak

Donostian lau Errege Magoak epaitzen zituzten bitartean epaitegiaren atarian elkartasuna adierazten bildu dira hogei bat lagun. Auzipetuak kontsumismoa eta AHT bezalako makroproiektuek eragiten dituzten kalteak salatzeko Hiru Erregeez jantzita joan ziren Irungo Txingudi merkal zentrora eta haren sarreran porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren. Suhiltzaileek askatu egin zituzten, eta ondoren Ertzaintzak atxilotu.

Fiskaltzak 2 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuetako bakoitzarentzat.

Epaiketa iragan irailaren 25ean zen egitekoa, baina bertan behera gelditu zen, ertzain batek, oporretan egonik, ezin izan baitzuen epaitegira joan.

Etiketa(k):