AHTren AURKAKO ASANBLADAK DATORREN LARUNBATEAN TOLOSAN EGINGO DEN MANIFESTAZIORA DEITU DU

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak datorren larunbatean, otsailaren 3an, Tolosan egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egin du, eguerdiko 12'30etan Triangelu plazatik abiatuta. Tolosaldeako AHT GELDITU! Elkarlanak “AHTrik EZ! JENDARTEA ALDA DEZAGUN!” lelopean antolatu du manifestazio hori, AHTren egitasmoa geldiaraztea eskatzeko eta erakundeetatik ezartzen ari den gizarte ereduari buruz eztabaida eta eraldaketa sakon bati ekin behar zaiola aldarrikatzeko.

 Rueda de prensa para denunciar a la constructora Alatuna y Uria en Durango.Protesta en Durango contra constructoras: Rueda de prensa para denunciar a la constructora Alatuna y Uria en Durango.Halaber, ostiralean AHTren aurkako mobilizazio eguna egingo da Durangaldean, eta sapatuan, Abadiñon, beste manifestazio bat egingo da San Blas egunarekin batera.

Behar-beharrezkoa da AHT geldiaraztea eta jendarteak egungo garapen eta gizarte ereduaren aldaketaz debatitzeko aukera izatea. Izan ere, AHTak jasotzen duen arbuio zabala ez da harritzekoa: tokian tokiko inguramenari eta populazioei bizkar ematen dien proiektu erasokor baten aurrean gaude, eta bistakoa da, adibidez Tolosaldean, Durangaldean edota Euskal Herriko barnealde osoan, urradura beldurgarriak eragingo lituzkeen garraio azpiegituren arloko munstrokeria bat inposatu nahi digutela..

Gogor salatzen dugu Espainiako Sustapen Ministerioak eta Jaurlaritzak hurrenez hurren 215 milioi eta 253 milioi euroko gastuak agindu dituztela 2007ko aurrekontuetan “Euskal Y”-aren eraikuntza lanetarako. Kopuru horiez gain, Jaurlaritzak beste 28 milioi euro jarriko dituela agindu du lur-desjabetzapenak, obra-proiektuen idazketa-lanak, eta propaganda kanpainak egiteko. Bistan da, beraz, agintari-teknokratek AHTren inposizioarekin aurrera egin nahi dutela ihesi. Bienbitartean, jada badira bost hilabete “Altuna y Uria” enpresa eraikitzailea Arabako Luku herrixkaren ondoan AHTrentzat pasabide bat eraikitzen hasi zenetik, Eibar-Gasteiz autopistaren azpian; egitura hori amaitzekotan daude orain, eta porlanaren erregeek obrak zabaltzeko asmoa izango dute gero.

Dena den, AHTren proiektua atzeraezina denik irmo ukatzen dugu, eta gure herrian proiektu txikitzaileen aurka sortu diren borroken artean bizienetako bat izango da inolaz ere. Horregatik, AHTren aurkako herri mugimendua euskal herri guztietara zabaltzeko dei egiten dugu.

Igandean AHTren aurkako jaialdia Azkoitiko “Matadeixe”n:

Bestalde, datorren igandean AHTren aurkako jaialdia antolatu du Azkoitiko “Matadeixe” kulturgune okupatuak, arratsaldeko 7'30etan. Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizu-k (Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdian. Sarrerak mugatuak dira eta 10 eurotan daude salgai, AHTren aurkako herri mugimenduari laguntza emateko.