Patxi Lopez eta Rajoy dirua kakalekura botatzen. Irailak 26 grebara
Patxi Lopez eta Mariano Rajoy egon dira AHTarendako diruak kudeatzen.
Miloiak barra barra bideratu dituzte Abiadura Handiko Trenera, eta hori egitea, argazkietan ikusten den bezala,
diru guzti hori KOMUNEKO ZULOTIK BEHERA BOTATZEA da.
Azpiko komunikatuko salaketa egin eta datorren astean, irailaren 26an, greba orokorrarekin bat egitera deitzen dugu.
¡Behar ez dugunetik murriztu dezatela! AHT Gelditu!
Bilbon, 2012ko irailaren 20an
BEHAR EZ DUGUNETIK MURRIZTU DEZATELA
Abiadura handiko tren-bideak, inoiz itxi dira erabilera ez izateagatik, behin eraikiak izan direnean; Hegazkinik gabeko aireportuak, Kotxerik gabeko autopistak (SUPERSUR, kasu), eta abar luze bat jasan behar izan du gizarteak…
Euro bat gehiago AHT-earen obretan inbertitzea, bai Euskal y-an, bai Nafarroako korridorean gauza bera errepikatzea litzateke.
Osakidetza eta hezkuntzarako aurrekontuak murriztu dituzten neurrian, Eusko Jaurlaritzak AHTrako aurrekontua %27an handitu du 2012an. Esan beharra dago, bestalde, naturari eta gizarteari jada kalte larria egin dioten arren, Euskal Y-a eraikitzeko behar denaren zati txiki bat baino ez dutela gastatu, beraz xahuketa honen zati nagusia ekiditzeko garaiz gaude.
Egoera negargarria da: 184.000 baino gehiago dira langabezian daudenak, eta 900.000 bat pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik. Azken gobernuen arabera, AHTk lanpostuak sortzen ditu. Hala ote da? Espainiar estatua abiadura handiko kilometro gehien duen Europako estatua da, eta bigarrena munduan. Hala ere, langabezi tasa ikaragarria da. Lanposturik ez da sortzen, kontratuak Euskal Herriko lan-hitzarmenetik kanpo daude eta lanegunak etenik gabeko 12 ordu baino gehiagokoak dira. Horrez gain, segurtasuna eskasa da, eta horren ondorioz bost langile hil dira jada. Gainera, sindikatuei debekatu egin diete lanak ikustera joatea.
Ez dago ikerketa bat ere eginda gure lurraldeak behar duen benetako garraiobiderako beharrizanaren inguruan. Soilik inposatu diguten obra faraoniko maltzur hau, saku bete-diruren truke!... Begi bistakoa da, beraz, bai ala bai eraiki nahi dutela eta ez dutela bere erabileran pentsatzen.
Izatez, eraikitzen ari dira gure etorkizuna hipotekatuz; Europari diru gehiago eskatuz. Adibide zehatza dugu Euskal Y-rako injektatu dutela 1000 milioi euro. Badakigu, era berean, 30 urtera dela, 7 urteren segidan… Baina zenbateko interesa ordaindu beharko dugun ez digute esan nahi, badaezpada!...
Honekin argi eta garbi esan behar dugu, hau zor ilegitimoa dela, herriaren kontrako borondatez egiten ari diren zorra, hain zuzen. Eta honen erantzulea herria ez dela, obra honen promotoreak baizik.
Hau dela eta, AHT Gelditu ELKARLANAk Irailak 26ko GREBA OROKORRERAKO deialdia zabaltzen dizue eta parte hartzera animatzen zaituzte.
EZ DEZATELA DIRUA KAKALEKURA BOTA!


Azken iruzkinak
duela 27 aste 6 egun
duela 27 aste 6 egun
duela 35 aste 22 ordu
duela 45 aste 4 egun
duela 46 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 23 ordu
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 11 aste