Epaiketa Errege Magoen ekintzagatik. Donostia iraila 25

Lau pertsona epaituko dituzte datorren asteartean Donostian, kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta ekintza baten ondorioz.
Elkartasun kontzentrazioa egingo da eguerdiko 12etan Atotxako Epaitegian.
Datorren asteartean, irailak 25, lau pertsona epaituko dituzte Donostian, kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta ekintza batean parte hartzeagatik. Hori dela eta, elkartasun kontzentrazioa egingo da, eguerdiko 12etan Atotxako Epaitegiaren aurrean (Calcuta plaza).
Lau ekintzaile hauek, 2010ko urtarrilaren 5ean Errege Magoz jantzirik, porlanez betetako bi bidoi
tara kateatu ziren Irungo “Txingudi” merkatal-zentroko sarreran. Protesta haren bidez, “Errege Magoek” euren haserrea adierazi zuten egungo sistema ekonomiko xahutzailearen eta kontsumismoaren aurrean, baita AHT eta Jaizkibelgo superportua, Zubietako errauskailua, lurraldearen neurrigabeko urbanizazioa eta nekazaritza lurren hondamen larria ekartzen dituen desarrollismoaren ondorio “katastrofikoengatik” ere. “Horregatik --zioten Errege Magoek--, merkatalgune erraldoi honetan geldiune irmo bat egiteko erabakia hartu dugu, kontsumo eta asialdiko makro-zentro hauek egungo jendarte moldeak eragiten dituen gehiegikeria aseezinen eta egunerokotasun gogaikarriaren ikur direlako: nagusi dira hemen ibilgailu pribatuan mugikortasun bortxatua, zakarreriazko salgaien kontsumoa bultatzen duen kitzikadura, nortasunik gabeko ingurune geroz eta homogenoagoak jendartean areagotzen duen harremanen hustuketa… Egia aitortzeko, geroz eta itogarriago eta zentzugabeago gertatzen zaigu bizimodu modernoaren erritmo frenetikoarekin eta inposaketekin moldatzea, dena beti azkar egin nahi eta behar horrekin”.
Errege Magoak suhiltzaileek askatu eta Ertzaintzak azkenean atxilotuak eraman zituen.
Aste bi lehenago
Olentzerok ere Barakaldoko Megapark gelditu zuten kontsumo maltzurraren aurkako aldarria abestuz.
Esan bezala, datorren asteartean epaituko dituzte lau pertsona hauek Donostian. Leporatzen zaien delitua ustezko “coacciones y seguridad vial por concurso ideal” delako asmakizun bat da.
Hori dela eta, eguerdiko 12etan Epaitegiaren aurrean egingo den elkartasun kontzentraziora biltzeko dei egiten dugu (kaltela azpian dago), eta zuen inguruan deialdi honen berri emateko eskatzen dizuegu.

- Gehitu iruzkin berria
- 1133 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 28 aste egun 1
duela 28 aste 2 egun
duela 35 aste 3 egun
duela 46 aste 2 ordu
duela 46 aste 5 egun
duela 50 aste egun 1
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste