Urruñatik Hernanira mendi-martxa, lurra maite dugulako. Uztaila 27-29

Urruñatik Hernanira egingo dugun mendi martxara etortzeko deialdia

LURRA MAITE DUGULAKO AHT ETA AZPIEGITURA HANDIAK GELDITU!

Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat lagun eta talde elkartu gara lurra maite dugula lau haizeetara aldarrikatzeko. Egunerokoan lurraren aldeko mugimendu anitzak egiten ditugu guztiok eta mendi ibilaldi honetan oinez eta elkarrekin emango ditugu urratsak lurrarekin bat eginez. Urruñatik Hernanira joango gara uztailaren 27tik - 29ra.  Kartela - Egitaraua - Deialdi testua - Irrati kuina - Elkarrizketa audio - Bus

Baserritar, abeltzain eta landa eremuko ekoizle txikiak, elikadura osasuntsu eta ekologikoaren bermatzaile zaretenok; artisau txikiak; haziak elkartrukatzen dituzuenok; herri eta hirietan hutsik dauden etxeak erabiltzearen alde zaudetenok ; zuen herri urrunetatik honera etortzera behartuak izan zaretenok; arbasoen jakinduria berreskuratzen ahalegintzen zaretenok; herri eta hirietan gaztetxe, jai eta kultur ekimen herrikoien bitartez sormenari espazioak irekitzen dizkiezuenok; artea libre sortzen duzuenok; euskaraz amestu, abestu, hezi, irakurri, sortu eta hitz egiten duzuenok; baita  euskararen alde ikasi, irakatsi, eta lan egiten duzuenok ere ; baratzak herri eta hirietan lantzen dituzuenok; uhin libreak hedatzen dituzuenok; gure herriaren aintzineko usadioekin bat eginez auzolanaren lagunak zaretenok; emakumeen ahotsekin, begiradekin eta sentikortasunarekin bat egiten duzuenok; arrantza orekatuaren aldeko arrantzaleok; zeuen etxeak defendatzen dituzuenok; pertsonen neurriko hirien alde lan egiten duzuenok; animalien eskubideen alde zaudetenok; basoak, errekak, padurak, itxasoa, lurra, landareak, akuiferoak, kobazuloak eta animaliak defenditzen dituzuenok; langabezian eta prekarietatean murgilduta zaudetenok; jantoki herrikoietan jan eta lan egiten duzuenok; gure arbasoengandik lurra jaso genuen bezala, utzi behar diegula oinordekoei eta beste gizarte eredu bat beharrezkoa dugula sinesten dugun guztiok gaude gonbidatuta.

Hendaiatik Urruñara autobusa:
7:15, 9:05, 10:05, 11:05, 14:05, 16:05, 18:05, 19:05
Transdev ATRCBayonne-St.Jean de Luz-Hendaye linea.
Hendaiara heltzeko Donostiatik orduerdiro dago EuskoTren, :15 eta :45.
Bilbotik Hendaiara Pesa autobus bi egunean 7:30 eta 13:00 (bidaiaren iraupena 2:05).

Urruñatik Hernanira egingo dugun mendi martxara etortzeko deialdia [pdf]

LURRA MAITE DUGULAKO AHT ETA AZPIEGITURA HANDIAK GELDITU!

Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat lagun eta talde elkartu gara lurra maite dugula lau haizeetara aldarrikatzeko. Egunerokoan lurraren aldeko mugimendu anitzak egiten ditugu guztiok eta mendi ibilaldi honetan oinez eta elkarrekin emango ditugu urratsak lurrarekin bat eginez. Urruñatik Hernanira joango gara uztailaren 27tik - 29ra.

Baserritar, abeltzain eta landa eremuko ekoizle txikiak, elikadura osasuntsu eta ekologikoaren bermatzaile zaretenok; artisau txikiak; haziak elkartrukatzen dituzuenok; herri eta hirietan hutsik dauden etxeak erabiltzearen alde zaudetenok ; zuen herri urrunetatik honera etortzera behartuak izan zaretenok; arbasoen jakinduria berreskuratzen ahalegintzen zaretenok; herri eta hirietan gaztetxe, jai eta kultur ekimen herrikoien bitartez sormenari espazioak irekitzen dizkiezuenok; artea libre sortzen duzuenok; euskaraz amestu, abestu, hezi, irakurri, sortu eta hitz egiten duzuenok; baita  euskararen alde ikasi, irakatsi, eta lan egiten duzuenok ere ; baratzak herri eta hirietan lantzen dituzuenok; uhin libreak hedatzen dituzuenok; gure herriaren aintzineko usadioekin bat eginez auzolanaren lagunak zaretenok; emakumeen ahotsekin,, begiradekin eta sentikortasunarekin bat egiten duzuenok; arrantza orekatuaren aldeko arrantzaleok; zeuen etxeak defendatzen dituzuenok; pertsonen neurriko hirien alde lan egiten duzuenok; animalien eskubideen alde zaudetenok; basoak, errekak, padurak, itxasoa, lurra, landareak, akuiferoak, kobazuloak e ta animaliak defenditzen dituzuenok; langabezian eta prekarietatean murgilduta zaudetenok; jantoki herrikoietan jan eta lan egiten duzuenok; gure arbasoengandik lurra jaso genuen bezala, utzi behar diegula oinordekoei eta beste gizarte eredu bat beharrezkoa dugula sinesten dugun guztiok gaude gonbidatuta.

Lurra, askatasuna, sorkuntza eta bizimodua da, jendarte eredu duin, libre eta gizatiarraren bermea eta giltza. Haziak bilduz, elkartrukatuz eta hobetuz, bertako eta garaian garaiko, elikagai ekolojikoak ekoiztuz elikadura burujabetza dugu helburu eta horrela enpresa kimiko eta transjenikoei aurre egingo diegu. Aniamaliak naturan libre eta osansuntsu haziz animaliei sufriarazten dieten industria kosmetiko eta agroelikagileengandik askatzen gara. Autogestioa herri eta hirietan hedatuz eta hutsik dauden lokalak eta etxeak berrerabiliz eraikuntzaren hedakuntzari mugak jartzen dizkiogu.

Euskaraz biziz gure kultura aberatsari eusten diogu eta aldi berean aurre egiten diogu eredu kultural hegemoniko eta zapaltaileari, eraginkortasunaren irizpideak gidatuta. Ekoizpen eta salmenta zuzeneko kooperatibak sortuz nekazaritzarekin lotutako bizimoduak sortzen ditugu. Gero eta jende gazte gehiago aukeratzen ari da baratzari lotutako bizimodua eta honek, gaur egungo krisi orokorrean, nekazaritzan irtenbidea badagoela erakusten du.Krisiaren aurrean ozenki eta harro aldarrikatzen dugu: lurra ardatz dugu, hormigoiaren aurrean, erein baratza!

Gutako gehienok lurra defendatzen dugu egunez egun gure iharduera eta bizimoduarekin landa eremuetan, herrietan eta hirien auzoetan. Bitartean jauntxoek kontrako joera erakusten dute eta naturak miloika urteetan eraiki duena, beraiek ziztu bizian desagerrarazten dute. Orokorrean lurraren egoera kezkagarria da oso. Euskal Erkidegoari dagokionez,. EHNE sindikatuaren hitzetan, urtero lur 700 futball zelai artifizialtzen dira. Gaur egun bizi dugun krisi ekolojiko, ekonomiko eta soziala sortu dutenek betiko eredua gure gain ezartzen saiatzen dira behin eta berriro. Hazkunde ekonomikoaren, garapenaren eta lehiakortasunaren mantra nazkatu arte errepikatzen dute lurra porlanez estaltzen duten bitartean. Etorkizunik gabe uzten dituzte datozen belaunaldiak gure artean langabezia handitzen den bitartean, azpiegiturak eta enpleguaren sorrera proporzionalak ez direla frogatuz.

Baina guk badakigu jauntxoek ezartzen diguten ereduak huts egiten duela.!
Einsteinek zioen bezala, ezin duzu arazo bat konpondu arazoa sortu zuten elemento horiekin. Hala ere politikari eta enpresarioek lurralde antolaketa kaotiko eta suntsitzailea ezartzen jarraizen dute gure ondare naturala desagerraraziz egunez egun, minutuz minutu. Errekak, ibaiak, iturriak, akuiferoak, kobazuloak, atlantiar landaretzako baso mixtoak, hariztiak, lizardiak, pagadiak, pinudiak, zelaiak, ardien, behien eta zaldien bazka eremuak, bailarak, mendiak, mendi magalak, ziztu bizian txikitzen dituzte lubakiekin, “xkalektrixarekin” eta tunelekin ordezkatzeko. Autobia eta ingurabideekin josten dituzte bazterrak,: hondeamakinak zulatzen dituzte mendiak, errekak eta bailarak porlanarekin estaltzen dituzte, mendi magalak zubibideekin zeharkatzen dituzte,.paisaiak berdintzen dituzte eta, azken finean gure inguruari identitatea ezabatzen diote guk inpernuko paiasaia normaltzat hartzen dugu bitartean. Ze ondare naturala utziko diete gure seme,alaba,iloba eta bilobei?

AHTak izugarrizko hondamendia sortzen ari da Hegoalden, bidariarientzako pentsatua dagoen lekuan, eta Iparralden, salgaiak garraiatzeko pentsatua dagoen lekuan, izugarrizko hondamendia . eta sortuko du ere. Gainera, AHT ez dator bakarrik. Plataforma logistico eta intermodalak, Pasaiako superportua eta horiekin batera azpiegituren “continuum”-a amitezina iristen da. AHT hirietara iristen denean operaio espekulatibo- urbanistiko itzela martxan jartzen da.

Adibidez, Tren Eremu Berriaren bitartez Irun eraldatu nahi dute. Gaur trenbideak dauden esparruetan etxebizitzak, bulegoak, komertziorako guneak, garaje plazak eta nola ez, merkatalgune erraldoi bat eraiki nahi dituzte aipatu eremua partzialki finantziatu ahal izateko.

Honekin batera Bidasoa Txingudirako PTP daukagu. Donostiatik datorren bigarren gerrikoa Biriatouraino zabaltzeko asmoa dute eta Olaberrian hamaika hektarea okupatuko luketen zentral termikoa eta plataforma logistika ere aurrikusitak daude. Oarsoaldean beste aldetik Gaintxurizketako industrialgunea eta Pasaiako eraldaketa sakona lurraldearen metropolizazio itzulgaitzari gehituko genizkieke. Hernani eta Astigarraga AHT, bigarren gerriko eta Urumeako ingurabidea jasaten ari dira.

AHTren inguruan diru pilaketarako aukerak ugaltzen dira lanen eta mugimendu espekulatiboen bitartez. Baina oraingo honetan klase menperatzailearen elkarkide nagusiak ez dira enpresak edo bankoetxeak, instituzio publikoak baizik eta hauek dira lurraldea suntsitzen dutenak eta auzokideen bizi baldintzak okerragotzen dituztenak.

Lurraldea antolatzen dutenak gure bizitzak zuzenten dituzten elitek dira. Teknokratek, planifikadoreek, enpresarioek, bankeroek, legegileek eta politikariek oso sare trinko osatzen dute eta oso ongi dakite ereduak gutxi batzuei ekartzen dien onura ekonomikoaz profitatzen, modernitatearen apolojetak egiten diren bitartean.
Eraikuntzarekin aberastu direnak errepideetan inbertitu dute eta norberako mugikortasun motorizatua bultzatu dute hirien espezializazioarekin batera.

Metropolia hedatzen den neurrian jauntxoen eredu zapaltzaile eta kultura hejemonikoa ezartzen dizkigute eta bizimodu alternatibo askea eramateko aukera ukatzen digute. Metropoliaren hedakuntza galeraztea iraultzaile da eliteek ezarritako eredua irauli egiten dugulako.

Hau guztia ikusita Irun, Hondarribi, Bidasoa Txingudi, Oarsoaldea, eta Hernani Astigarragaren ruralizazioa galdegiten dugu. Industrian, garraioan eta zerbitzuan oinarritutako ekonomiaren aurka, gertutasunean oinarritautako harremanak, elikadura soberautza eta lurrean errotutako bizimoduak exigitzen ditugu.

Lurra ardatza Euskal Herria baratza! Gora baserri lurra!

AHT eta azpiegitura erraldoiak gelditu!

Etiketa(k):