Olazti-Altsasu mendi-martxa tematiko-informatiboa: errauskailua / autopista elektrikoa / AHT
Uztailaren 1an, goizeko 9:00tan Olaztiko plazatik martxa informatiboa abiatuko da. Sakana suntsitu nahi dituen hiru proiektu horietatik pasako den martxa tematikoa izango da (Olaztiko errauskailua, autopista elektrikoa, Abiadura Haundiko Trena), azpiegitura honen inpaktuak azaltzen hainbat lekuetan.
Martxa oso lasaia izango da, honako lekuetatik pasatuko da: Cementoseko atzekaldea, Ornako bidea, Altsasuko Estazio auzoa, Txunkai, Mendixurbe, Gurdilatz (hemendik ez pasatzeko ere badago bidea errepidetik), Revuelta de Ulaiar, Ulaiar Txiki, Santa Luzia Sakan, San Pedro eta Altsasuko herrira. Ordun, martxa silletakin eta edozein tramankuloekin egin dezakezue ere !!.
Martxa Altsasun bukatuko da, 13:30tan aldera, eta han manifestazio bat egingo da. Eta bukatzeko bazkari herrikoia. Bazkarira apuntatzeko SMS bat bidali: 616121774ra (ekainaren 27a baino lehen, mesedez). Animatu, Sakana ez dago salgai!!!


Azken iruzkinak
duela 28 aste egun 1
duela 28 aste egun 1
duela 35 aste 2 egun
duela 45 aste 6 egun
duela 46 aste 5 egun
duela 50 aste 20 ordu
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste