AHTren aurkako eguna. Hitzaldi+kontzertua. Bilbo ekaina-15

AHTren aurkako eguna. Ekainak 15 barikua, 7Katun. Hitzaldi+kontzertua

Uda iritsi da, eta "ikasturtea" amaitu. Bilboko AHTren aurkako Asanbladan pentsatu dugu garrantzitsua dela une hau aprobetxatzea gure inguruneko pertsona eta kolektiboekin (azken urteetan esperientziak, borrokak, eztabaidak etab gurekin konpartitu dituztenak, edo gure planteamendu eta aldarrikapenen antzekoak dituztenak) egoteko.

Badakigu, azken aldian, AHTren aurkako borroka gero eta gutxiago nabaritzen dela kalean, eztabaida publikoan eta gizarte mobilizazioko espazioetan. Gainera, AHTren aurkako Asanbladak, guri dagokigun eremuan, Bilbon, ez du askorik jardun. Horregatik, ikasturtea amaitzera doan honetan, momentua aprobetxatu nahi dugu, uda iritsi baino lehen eta gu eta gure helburuak sakabanatu baino lehen.

Gure asmoa, zehazki, “AHTren aurkako eguna” egitea da. Ekainaren 15ean, ostirala, izango da, 7KATU Bilboko Alde Zaharreko Gaztetxean.

Hitzaldi-eztabaida egingo dugu. AHTren proiektuaren gaur egungo egoera, azken hilabeteetan izan diren mugimenduak, eta datozen hilabeteetarako zein kezka eta aukera ageri diren azalduko dugu. Uste dugu hau garrantzitsua dela. Ez bakarrik AHT asmatu duen sistemak berak “krisialdi” honetan AHT ez egiteko beharrizana ikus dezakeelako; uste dugu kalean AHTren aurkako borrokak presentzia gutxiago izan duela eta horregatik batzuetan borroka honetan parte hartu duten pertsonekin kontaktua galdu dugula. Horregatik, uste dugu “informazio” formatuko hitzaldi bat askorentzat interesgarria izan daitekeela.
“Informazio” izaera duen hitzaldia emateaz gain, borroka honetatik hurbil egon daitezkeen
pertsona eta kolektiboen arteko eztabaida bultzatu nahi dugu (borrokan parte hartu dutelako edo gaia hurbila zaielako), batez ere “Bilbo Handikoak”. AHTren aurkako borrokaren eboluzioaz, gaur egungo uneaz eta etorkizunaz eztabaidatu nahi genuke. Etorkizun horretan, oso modu berezian, AHTren lanak Bilbora nola iritsiko liratekeen aztertu behar genuke.

Hitzaldi-eztabaidaren ondoren, kontzertu akustikoa (baina oso animatua) izango da Gaztetxean.

Parte hartzea espero dugu!!

Eskerrik asko!

Bilboko AHTren Aurkako Asanblada

Etiketa(k):