AHT lur desjabetzak: Kontzentrazioa Hernanin

Asteazkenean, maiatzaren 30a, AHTaren Hernani-Astigarraga zatiaren lur desjabetzak hasi ziren Hernaniko Udaletxean. Aurrekoetan bezala, kontzentrazioa egon da udaletxe aurrean non berrogei lagun parte hartu duten, leloa hau zelarik: kendu zuen hatzaparrak Hernaniko lurretatik. Makinak kanpora. Hasi eta gutxira, Ertzaintzak han gerturatutakoak plazaren alde batera baztertzera derrigortu ditu. Elkartutakoak 9ak arte AHTaren aurkako oihuak bota dituzte Fomento Ministeritzakoak azaldu bitartean. Udaletxera sartu direnean, poliziaz inguratutak, oihuak indartsuagoak izan dira. Kontzentrazioa goizeko 10ak arte iraun du.

Aurretik, udaletxean deitutako lur desjabetzak bertan behera gelditu izan dira herriak azaldutako aurkakotasunarengatik. Hala ere, Fomento Ministeritzak bere salbuespen egoera ezarriz Gobernuko Subdelegaritzara deitzen ditu lur jabeak bertan sinatzera behartuz. Egun hauetan, AHTaren lur desjabetzak inguruko herri ezberdinetan izaten ari dira. Bertan, lur jabe batzuek, desjabetzak beraien lurretan egitea eskatzen ari dira. Hau eskatzea beraien eskubidea den zerbait da legean oinarritutakoa. Beraz, desjabetzak aurrera eramango dira eskatutako lurretan.

Hurrengo deialdiak:

Astigarragan. Ekainak 5, 6 eta 7 lur desjabetzak izango dira.
Donostian. Ekainak 13 eta 14 lur desjabetzak. Ekainaren 13an, kontzentrazioa goizeko 08:30etan udaletxe parean.

ADI MOBILIZAZIOETARA ETA PARTE HARTU

Hernaniko AHTaren aurkako asanblada

 

Etiketa(k):