HERNANIKO AHTaren aurkako mobilizazioak, Urumeako jaitsiera Giza katea eta kalejira.

Gaur Ekainak 2, ehunka lagun elkartu gara AHTaren aurka egin diren hainbat mobilizaziotan Hernanin.

Goizeko 11etan hainbat lagunek hartu dute parte, AHTaren Aurkako Asanbladak deituta, Ereñozutik irtendako baltsen jaitsieran. Adin eta talde ezberdinetako jendea elkartu da Urumeako uretan egiten ari diren triskantza argi eta garbi salatzeko. Balsatan eta piraguatan jendeak AHTaren eta azpiegitura handien kontrako aldarrikapenak eraman ditu bailaran zehar Hernaniko Landare errugbi zelairaino. Hauekin batera, ibaitik kanpo ere jendea ibili da informazioa banatzen eta uretan zebiltzanekin bat egiten aldarrikapenetan.

Honezkero denok dakigu Abiadura Handiko Trena erakitzen ari direla Hernaniko Osinaga auzoan. Bailarara jada iritsi da azken urte guzti hauetan hamaika aldiz salatu dugun makroproiektua. Garapenaren izenean ingurumena lehenez gain gehiago hondatuko du, eta desarrollismoaren erokeria aurrera doala kosta ahala kosta ikusten ari gara.  

Hau dena, Osinaga auzo ingurutik gindoazela, gure begien aurrean ikusi ahal izan dugu. Tamaina izugarrizko makinak daude bertan, ibai gainetik zeharkatu nahi duten biaduktoa eraikitzen ari dira, hain zuzen, 800 x 22 metrokoa, honek dakarren kaltearekin. Hau dena errazago eraiki ahal izateko, Excavaciones Aballa delako enpresak, ibaia zeharkatzen duen pasarela bat jartzeko baimena eskatu dio Ur Agentziari. Zubi berri hau, lehenagotik aurreikusia ez zegoena, makinaria astuna ibaiaren alde batetik bestera garraiatzeko erabiliko lukete Osinagako obretan.

Baina AHTa ez da Urumea bailara kaltetzen ari den gaitz bakarra. Hortxe ditugu errepideak, industria elektriko eta kimikoa, papelera… eta horrelaxe ikusi ahal izan dugu Landarera gerturatzen ari ginen bitartean. Dagoeneko lurra, airea eta ura kutsatuta ditugu eta oraindik ere kalte handiagoak eragingo dituzten proeiktuak badaude. Tolarietako goi tentsioko linearen subestazio elektrikoak, adibidez, 400000 voltioko argindarra banatuko du, AHTak beharko duen argindar kopuru handia asetuko badu.

Honek guztiak, bertan bizi direnen bizimoduak nabarmen aldatzera behartuko ditu.

Joera hau ez dagoela gelditzerik sinestarazi nahi digute, hazkundea beharrezkoa dela eta hauxe dugula kapitalismoaren krisiari aurre egiteko bide bakarra. Gure ustez, natura eta jendartea bera ere krisi larrian daude aspalditik, kapitala jarri baitugu sistemaren erdigunean, bizitza bera eta bizimodua jarri ordez.

Balsetako eta piraguatako guztiak errugbi zelaian elkartu ondoren, mokadu ederra hartu ondoren indarberrituta, arratsaldeko 19etan kalejira abiatu dute ehunka lagunek, AHTaren Aurkako Asanbladak deituta, Zinkoeneatik Tilosetara Hernaniko kaleetan zehar: “AHT eta azpiegitura handirik ez. Ez Ez Hernanin, ez inon. Obrak stop”.

Bestalde, arratsaldeko 17etan Elorrabi sagardotegitik Karabel auzoraino, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako giza katea abiatu da, eta makinaz betetako paisaia hondatua ikusi ahal izan dute. Ondoren giza kateak eta kalejirak bat egin dute aldarrikapena Hernaniko herrian zehar zabaltzeko.

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'HERNANIKO AHTaren aurkako mobilizazioak, Urumeako jaitsiera Giza katea eta kalejira.'

1. Obstáculo humano al avance del tren

El sábado en Hernani también tuvo lugar una protesta desobediente contra el TAV. Unas 35 personas cortaron la vía del tren, impidiendo la salida del mismo durante 10 minutos exigiendo la paralización del TAV.