Hiria Gelditu eta Pentsatu. Epaiketa maiatzak 29

2008ko abuztuaren 3an, Donostian Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako ekintza dela eta 11 pertsona epaituko dituzte.
  11 personas serán juzgadas por la participación en la acción contra el Tren de Alta Velocidad realizada en Donostia el 3 de agosto del 2008.
MAIATZAK 29 asteartea KONTZENTRAZIOA 9:30etan DONOSTIAKO EPAITEGIAN

29 DE MAYO martes CONCENTRACIÓN A LAS 9:30 EN EL JUZGADO DE DONOSTIA

Kontzentrazioa epaiketa irauten duen bitartean mantenduko da.
  La concentración se mantendra el tiempo que dure el juicio.

Egun hartan Donostian banatu genuen eskuorriaren testua.
  Texto de la octavilla repartida ese día en Donostia. pdf eu-es, pdf en-fr.

2012KO MAIATZAREN 5eko PRENTSAURREKOA

Datorren asteartean, maiatzak 29, goizeko 9.30ean,  2008ko abuztuaren 3an burututako Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzan parte hartutatako hamaika pertsona epaituko dituzte.

Fiskalak bi urte inguruko kartzela zigorra eskatzen dio gehiengoari.

Ekintzaren egunean, “Hiria gelditu eta pentsatu” lelopean, Donostiako kaleetan sei pertsona kateatu ziren porlanez beteriko edukiontzietan AHTren obren hasierak eragiten dituen kalteen inguruan hausnartzeko. Gure bailarak, azpiegitura handien bidez itotzen dituen porlan bera erabiliz, alegia. Horrela, beste behin ere, AHTa eta honek dakarren gizarte eredua guztiz gaitzesten dela adierazi zen.

20 urte baino gehiago darama borroka honek eta asko izan dira honen harira egindako aldarrikapen eta ekintzak. Azken aldian, AHTaren aurkako mugimenduak Estatutik jaso duen errepresioa  zorrotza eta bortitza izan da. Poliziaren indarkeriaz gain, epaiketa errepresiboen bidez (kartzela eskaerak, isun ekonomiko sinestezinak) AHTaren aurkako borroka ahuldu nahi dute. Donostiako  epai honetaz  gain, beste hainbat kasu daude, non fiskalak neurriz kanpoko eskaerak egin dituen. Horren adibideak dira 2010ean Itsasondoko mehategietan egindako ekintza, eta duela hilabete gutxi Yolanda Barcinari oparitutako tartakadak jasotako 4 eta 6 urte arteko zigor eskaerak. Guzti honen aurrean, AHTren aurkako Asanbladatik, epaituak izango diren guztiei elkartasuna adierazten diegu. Horretarako, kontzentrazioa deitzen dugu datorren 29an, osteguna, Donostiako Epaitegiaren aurrean, goizeko 9.30tatik aurrera. Partehartzera animatzen zaituztegu!!

2008ko uda hartan, AHTaren obrak leku bakan batzuetan baizik ez ziren hasiak (Urbina, Basauri, Goierri) eta gaur egun, aldiz, Euskal Herrian ejekuzioan dauden tramoak ugariak dira. Garai haietan aurreikusi genuen txikizio guztia errealitatea bihurtzen ari da.

Azken hilabeteetan, proiektua oso azkar aurreratu da, Gipuzkoan batik bat: pasadan astean, Zizurkil eta Adunako lurdesjabetzak izan ziren eta datozen asteetan, Andoainen,  Hernanin,  Astigarragan, eta Donostian izango dira. Lapurketa guzti hauei aurre egiten jarraituko diegu eta, hori dela eta, hurrengo kontzentrazioak deitzen ditugu:

-        Maiatzaren 29an, asteartea, Andoainen, 8.30ean goiko plazan

-        Maiatzaren 30an, asteazkena, Hernanin. 8.30ean udaletxe plazan

-        Ekainaren 13an, asteazkena, Donostin. 8.30ean udaletxe parean.

AHTaren eraikuntzak dakartzan kalte sozialak eta ingurukoak izugarriak dira. Zuzenki kaltetuta dauden herrietan bereziki, obrak hasi zirenetik, eten gabeko amesgaiztoa bizitzen ari dira. Egun, Urumeako bailarako baserri askoren bizitzarekin bukatzen ari dira, eta baita Euskal Herriko lur aberatsenetarikoekin ere.  Horregatik, borroka eguna antolatu dugu Urumea inguruan eta honen berri eman nahi dugu: ekainaren 2an, larunbata, goizeko 11tik Hernanin, Urumearen jaitsiera ekimena berreskuratuko dugu,  Ereñozu auzotik Errugby zelairaino. Honekin batera, , AHTGelditu Elkarlana!-k 17tan giza katea deitu du, Osiñagako obretatik Karabel auzoraino.  Gero, 19tan kaskoan zehar, kalejira egongo da, Zinkoeneatik abiatuz.

Besterik gabe, hurrengo astetako aldarrikapen gutzi hauetan parte-hartzera animatzen zaituztegu!

DONOSTIAKO KASUA DELA ETA EPAITURIKO 11 LAGUNEN ABSOLUZIOA ORAIN!

ERREPRESIORIK EZ! AHTrik EZ!

.............................................................................

El próximo martes 29, a partir de las 9.30 de la mañana, tendrá lugar el juicio por la acción contra el Tren de Alta Velocidad realizada el 3 de agosto de 2008 en Donostia, la petición fiscal de la cual es de entorno a 2 años de cárcel por desórdenes públicos para la mayoría de las 11 personas encausadas.

El día de la acción, bajo el lema de paramos la ciudad para pensar, seis personas se encadenaron  en bidones rellenados con cemento en las calles de Donostia para provocar un parón de unas horas e invitar a la reflexión sobre los daños ocasionados con el inicio de las obras del TAV y sobre los futuros daños que, su construcción y su puesta en marcha, van a provocar. Utilizando el mismo cemento con el que, mediante grandes infraestructuras, están ahogando nuestros valles, se mostró una vez más el rechazo total al Tren de alta Velocidad y al modelo de sociedad hacia el que éste nos empuja. 

Durante los más de veinte años que lleva esta lucha, han sido muchas las reivindicaciones y acciones realizadas y, especiamente durante estos últimos años, ha sido muy fuerte la represión y crimalización con la que el Estado ha respondido. Más alla de la fuerte violencia policial, mediante la represión por vía judicial, con peticiones de cárcel y multas económicas desorbitadas, pretenden desgastar el movimiento de oposición al TAV.  Además de este caso de Donostia, existen a día de hoy, otros muchos casos abiertos con peticiones del fiscal exageradamente desmesuradas tales como el de la acción realizada en las minas de Itsasondo en 2010 y el de los tartazos a Yolanda Barcina de hace unos meses (petición de 4 a 6 años de cárcel). Ante todos ellos, desde la Asamblea contra el TAV, queremos mostrar nuestro más rotundo apoyo y solidaridad a las personas que están siendo procesadas. Para ello, hacemos el llamamiento para realizar una concentración en frente del juzgado de Donostia el próximo jueves 29 a las 9.30h de la mañana, con la intención de permanecer allí hasta que el juicio termine. Os invitamos a todos a tomar parte.

Si bien en aquel verano de 2008 las obras del TAV habían empezado tan solo en unos pocos pueblos de Goierri, en Basauri y en Urbina, actualmente ya son muchos (cuántos) los tramos de Euskal Herria que están en ejecución y, con ello, estamos viendo con nuestros propios ojos parte de la destrucción que preveíamos y denunciábamos en aquel entonces.

En estos últimos meses, la construcción del proyecto, en Gipuzkoa especialmente, está avanzado rápidamente: recientemente se han realizado procesos de expropiación de tierras en Aduna y Zizurkil, y durante las próximas semanas están previstas más expropiaciones en los pueblos de Andoain, Hernani, Astigarraga y en Donostia. Ante todas ellas seguimos y seguiremos oponiéndonos, por lo que convocamos las siguientes concentraciones delante de los ayuntamienos respectivos:

- martes 29 mayo en Andoain: a las 8.30 de la mañana goiko plaza.

- miércoles 30 mayo en Hernani:  las 8.30 en la plaza del ayuntamiento de Hernani.

- Miércoles 13 de junio en Donosti: 08:30 delante del ayuntamiento

Son inadmisibles los impactos ambientales y sociales producidos por la construcción del Tren de Alta Velocidad, especialmente en los pueblos directamente afectados en los que, desde el inicio de obras, se está viviendo una pesadilla contínua. A día de hoy, en el valle del Urumea están acabando con la vida de muchos baserris y con algunas de las tierras más fértiles de Euskal Herria y por esto mismo, hemos organizado en esta zona, un día entero de lucha del que tambien queremos informar: el sábado 2 de junio, desde las 11 de la mañana en Hernani, se va a recuperar la inciativa de la bajada por el río Urumea desde el barrio de de Ereñozu, hasta el campo de Rugby. Coincidiendo con la bajada, a las 17.00h, AHTGelditu Elkarlana! ha convocado una cadena humana desde la zona de obras de Osiñaga hasta el barrio de Karabel. Posteriormente, a las 19.00h, se realizará una kalejira por el caso viejo, que saldrá desde la plaza de Zinkoenea.

Sólo nos queda pues, invitaros a participar en todas las movilizaciones anunciadas para las próximas semanas. Mediante la criminalización y la represión no pararán la lucha contra el TAV!                                            

ABSOLUCIÓN PARA LAS 11 PERSONAS ENCAUSADAS POR LA ACCIÓN DE DONOSTIA!

ERREPRESIORIK EZ! AHTrik EZ

Etiketa(k):