Zizurkil-Andoain lehen harrian kontzentrazioa

AHTaren Zizurkil-Andoian tartearen lehenengo harria jartzearen ekitaldi ofiziala egiten zen bitartean berau salatzeko kontzentrazioa egin da.

Aiztondoko AHTren aurkako taldeak, proiektuaz gain, egoera salatu nahi du. Nahiz eta, herritarrek nahiko informazio ez eduki, zabortegiak non izango diren ez jakin, desjabetuak zehazki nortzuk izango diren ez jakin… dagoeneko Zizurkil- Andoain zatiko lehenengo harria jarri dute.

Ez herritarrek, ez udalek ( Zizurkil, Aduna, Andoain), ez dute gaurko ekimenaren berri izan. Bertan ikus daiteke, zer-nola daramaten dena ezkutuan.Ulertezina egiten da, desjabetzeak burutu gabe daudelarik, lanak hasitzat jotzea. Momentu honetan, zabortegiak non ezarri aztertzen ari dira. Udalek proposamen berri bat egin diete eta ez dute erantzun zehatzik jaso.

Beraz, desjabetuak nortzuk izango liratekeen ezin da jakin.Jasotzen den informazioa, oso murritza da baina beraien arauen arabera, ez dute zertan gehiago informatu. Zabortegien kasuan, adibidez, ez omen da derrigorrezkoa 50.000 m3 baino txikiagoak direnak proiektuan agertzea. Pentsa; baliteke bihar bertan, Aldaban gertatu zen bezala, edonork bere etxe aurretik egunero 100 kamioi pasatzen ikusi behar izatea! Lotsagabe hutsak dira!

Honi guztiari, pil-pilean dagoen gaia gehitu behar zaio, beste hainbaten artean: krisia. Argi dago, materia ez dela sortu eta deuseztatzen, transformatu baizik. AHTrako dirua bideratzeko, beste eremu batzuetan gutxitu beharra dago. AHT Gelditu! Elkarlanak atera duen txostena ikusi besterik ez da hainbat arlotan egon diren murrizketak ikusteko. Orain artekoa gutxi balitz, gastatzeke dagoena ere ageri da, hau da, % 80ª (4188 milioi €). PPko Basagoitiren hitzak ere bat datoz honekin: hiru laurden falta dira egiteko. Euskal Y-ren % 20a (1047 milioi €) bakarrik dago egina eta burutua dutela sinestarazi nahi dute. Haste hutsarekin, jendarteari geldi ezina dela helaraztea dute helburu.

Inoiz baino arrazoi gehiago daude AHTri EZETZ esateko.EZ HEMEN, EZ INON!AHTrik EZ!

Etiketa(k):