CADE: «Akitaniako Kontseilua garapen iraunkorraren kontra dago»

GARA. PARIS.

CADEk, ingurumenaren aldeko elkarteen taldeak, Akitaniako Kontseiluak garapen iraunkorraren alde abian jarri duen publizitate kanpainan kontraesanak daudela nabarmendu du.

Berotegi efektua sortzen duten gasak murrizteari «egun» ekin behar zaiola adierazten du. Hala ere, Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Akitaniako eskualdean gas horien %50 bideetako garraioek sortzen dutela jakin arren, Akitaniako Kontseilua beste sei autobide sortzea edo eraldatzea bultzatzen ari dela salatu dute, tartean Biritutik Baionara doan A63aren zabaltzea.