Atlantic Logistic Forum-a eten dute Baionan "Euskal Y"-aren aldeko Euskadi-Akitania Lobby-a salatzeko
Gaur goizean, Hego Euskal Herriko Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko zenbait kidek protesta egin dugu Baionako Merkataritza Ganberan ospatzen ari den Atlantic Logistic Forumean. Ekintzaileek Forumaren hasieran Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburu Inaki Arriola eta Ernesto Gasco Sailburuordearen aurrean protesta ekintza prestatua genuen. Arriola Foro honen lehendakaria izanik, lehen saioan hitza hartzekotan baitzen, baita jarraian Gasco bera ere. Baina Jaurlaritzako ordezkariek denon ustekabean hitzorduari huts egin diote. Hori ikusita, ekintzaileak goizeko 11,15etan eszenategira igo dira eta saioa eten dute, Foroan bildutakoei AHTren eta proiektu txikitzaileen salaketaren berri emateko. Zenbait jendek txalo artean hartu du protesta eta beste batzuk haserrearekin. Ganberako zaindariek ekintzaileak kaleratu ondoren kanpokaldean bildutako komunikabideei adierazpenak egin eta gure salaketa azaltzen duen agiriaren berri eman diegu.
Atlantic Logistic Foruma Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniak Atlantiar ardatzaren Garraio eta Logistika politikak ezartzeko bultzatutako mugaz gaindiko eztabaida gunea da. Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoak (EAPL) antolatutako Foro honen 8.garren edizioa uneotan Baionako Merkatal eta Industria ganberan ospatzen ari da. Bere xede nagusia Atlantiar Garraioaren korridoreari buruz gogoetatzea da, non berebiziko garrantzia duen Euskal Herrian barna doan Paris–Madril AHTa.
Hego Euskal Herriko AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduaren agiria:
“EUSKAL Y”-AREN LANAK GELDIARAZTEA ESKATU ETA EUSKADI-AKITANIA LOBBYA SALATZEN DUGU
- Gehitu iruzkin berria
- 1650 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 3 egun
duela 27 aste 3 egun
duela 34 aste 4 egun
duela 45 aste egun 1
duela 45 aste 6 egun
duela 49 aste 2 egun
duela 49 aste 4 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste