Atlantic Logistic Foruma eten dute AHTren aurkako ekintzaileek Baionan
GARA | BAIONA
Hego Euskal Herriko Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko zenbait kidek protesta burutu zuten atzo goizean, Baionako Merkataritza Ganberan ospatzen ari den Atlantic Logistic Forumean. Mugitu! mugimenduak foruma eten zuen, AHTren lanak gelditzea eskatu eta «Euskadi Akitania Lobbya salatzeko».
Ekintzaileek Forumaren hasieran Lakuako Garraio eta Herrilan sailburu Iñaki Arriola eta Ernesteo Gasco Sailburuordearen aurrean protesta ekintza prestatua zuten, baina Lakuako ordezkariek hitzorduari huts egin zioten.
Iñaki Arriola Atlantic Logistic Foroko presidentea zen, eta lehen saioan hitza hartzekoa zen. Jarraian Gascorena zen txanda.
Huts egitea ikusita, ekintzaileak aretoko agertokira igo ziren, saioa etenez. Oholtzatik, Foroan bildutakoei Abiadura Handiko Trenaren eta «proiektu txikitzaileen» salaketaren berri emateko.
Batzuen txalo artean, eta besteen haserrearen artean Ganberako zaindariek ekintzaileak kaleratu zituzten.
Manifestazioa Gasteizen
Bestalde, Gasteizen bihar manifestazioa deituta dago, 2009an AHTren aurkako martxa batean parte hartu zuten sei gazteei elkartasuna adierazteko, orduan atxilo hartu zituztelako.
Urriaren 5ean auzipetuak izango dira. Martxa 18.00etan abiatuko da Bilboko plazatik.
- Gehitu iruzkin berria
- 1465 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 2 egun
duela 27 aste 2 egun
duela 34 aste 4 egun
duela 45 aste 23 ordu
duela 45 aste 6 egun
duela 49 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste