Akanpadako ostiraleko kronika
Gaur, ostirala, AHTa eta krisiari buruz eta energia nuklearrari buruz hitz egingo dugu.
14:00etan bazkaldu ondoren, KAFE TERTULIA izango da: “AHTa eta krisia” gaiaren inguruan. Azken denboraldiko krisian gastu sozialak murrizten ari diren honetan argiago geratzen ari dira diru publikoa makroproiektu honetan gastatzeak sortzen dituen kontraesanak eta horretaz hitz egingo dugu Hilariorekin.
18:00etan HITZALDI PARTE HARTZAILEA izango dugu “Lemoiz, Chernobil, Garoña, Fukushima: pasado y actualidad de las luchas antinucleares” gaia aurkeztuko du Juantxo Estebaranz-ek.
Ordu berean TXONTXONGILOAK izango ditugu plaza berrin “El Tenderete” taldearen eskutik. “Hamaika Gatazka” da ikuskizunaren izena eta honetan Puño eta Letra ezagutuko ditugu. Bi pertsonai hauek Zentru Komertzial baten aurka borrokatu beahrko dute haien lurretn lasaitasunez bizitzen jarraitzeko. Abenturaz beteriko odisea.
21:00etan afaria Arriatxun.
22:30ean KONTZERTUAK izango dira Kontrakantxa Gaztetxean:
ADABEGI (Urola bailaratik)
DESEGIN (Usurbildik)
DJ TALO (Hernaniarra)
Atzo arratsaldean akanpanpadako kideok bi ikastaro egiteko aukera izan genuen Kontrakantxa gaztetxean. Batetan kamisetak, partxeak eta banderak serigrafiatzen ikasi genuen eta bestean gure kabuz enkuadernazioak egiten ikasi dugu.
19:30etan Iñaki Petxarromanek “Lurra zorua bailitzan” liburua aurkeztu zuen Udaletxeko Areto Nagusian. Iñaki gure lurraldean dauden egitasmo txikitzailei buruzko hausnarketa egiten du liburuan eta horren berri eman zuen atzo. AHT, errauztegia, Jaizkibelgo superportua, autopistak... proiektu guzti hauek dakartzaten triskantza eta hauen atzean izkutatzen diren interesak izan genituen mintzagai. Gero krisi energetikoari buruzko eztabaida piztu zen, petroleoaren agortzeak dakarren ondorioei buruz eta gizarte eredua eraldatzearen beharrari buruz.
21:00etan egunero bezala afaria izan genuen eta ondoren Tailer xelebrea egin genuen gure harremanei buruzko hausnarketa egiteko. Joku eta dinamika batzuekin kolokan jarri genuen harremanak izateko modu arrunta, eztabaida sortzeko eta gure harremanak hobetzeko xedearekin.
- Gehitu iruzkin berria
- 2916 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste 18 ordu
duela 28 aste 19 ordu
duela 35 aste egun 1
duela 45 aste 5 egun
duela 46 aste 3 egun
duela 49 aste 6 egun
duela 50 aste egun 1
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste