Hasi da AHTren aurkako akanpada Hernanin euripean

Argazkia

Atzo, uztailak 26, asteartea, hasi zen AHTren aurkako XVI. Akanpada Hernanin. Arratsaldeko 19:00tan Tilosetako plazatk abiatuta 50 pertsona inguruk zabaldu zuten aurtengo edizioa trikitixaz alaitutako dantza eta abestiekin batera. Trikipoteoaren ondoren, parteartzileak afaltzea oinez joan ziren Arriatsuraino, Osinaga auzoan kokatutako ikastetxe ohi batetara, non jantokia eta sukaldea dauden, eta finean, akanpadaren topalekua aurkitzen den. Han, 14:00tatik 21:00ak bitarte, aste osoan zehar bazkari eta afari herrikoaiak topatu ahalko dira.

Goizeko hamarretan, “Senadabelarrak eta artilearen erabilera”-en tailerran izan da Atsegidengin. Berrogei lagun inguruk entzun dituzte Xabi eta Anastasiaren azalpenak: gure inguruko velar, artile, eta hazien erabilerari buruz. 

Ondoren, Udaletxeko Areto nagusian, “Euskal Herrian Auzolan” topaketeen antolatzaile batek aurkeztu ditu ekimen honen helburuak  eta bertaratzeko gonbidapena luzatu digu: irailaren 30an eta urriaren 1an eta 2an Usurbilen. Gero kAHTeak Txikitu taldeak, “AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa” txostena aurkeztu du.

Gaur arratsalderako, 16:00tatik aurrera, ekintzarako jolas eta antzerki tailerra eta eskalada tailerrak izango dira. Bi hauek Arriatsun hasiko dira, nahiz eta bertan ez burutu. 18:00tan Hernaniko udaletxearen Areto Nagusian, Durangaldeko asanblada antidesarrollistaren eskutik, adin txikikoen zentroen gaira gerturatuko gaituzte, beraientzat desarrollismoaren beste aurpegi bat isalatzen dutelako, non esnpresa pribatuek gazte hauen bizitzaz baliatzen diren beren kontura etekinak lortzeko eta hauek ere pertsonak izanda merkantzian bilakatzeko. EAEn helduentzako gartzelatan egon zitezkeen 150 gazte dituzte sartuta honelako zentrutan. Hitzaldi-eztabaida honetan kontu hauek kudeatzeaz arduratzen diren enpresen izenak aterako dira, besteak beste.

Eta amaitzeko, afal ostean kantautoreen kontzertua izango da Arriatsun “Salda Dago”ren eskutik (Aiara bailaratik).

ArgazkiaArgazkia

Argazkia

 

Etiketa(k):