AHTren aurkako XVI. akanpada. Hernanin uztaila 26-31

Kaixo guztiei!
Urtero bezala, aurten ere AHTaren Aurkako Asanbladak Akanpada antolatu du, XVI.  AKANPADA, hain zuzen. Egun hauetan zehar elkarbizitza gune bat eraikitzen da, non adin eta jatorri ezberdinetako jendeak bizipen interesgarriak partekatzeko aukera duten aste batetan zehar. Aurtengo udan Hernanin (Gipuzkoa) izango da, Uztailaren 26tik 31ra.
Deialdia - Kartela - Egitaraua - Garraioa - Kuña ogg mp3


Hernani hainbat azpiegiturek zigortzen duten herri bat da (papelera, planta elektrokimikoa, beste zonalde industrialak, Urumeako autobia, harrobia, etab.), hala ere  progresoa ez da inoiz asetzen. AHTa beste hainbat “altxorrekin” batera datorkigu, hala nola, beharrezkoa duen subestazio elektriko berria (10 hektarea eta 400.000V) eta honekin datorren Oso Tentsio Altuko linea. Gainera, inguruko eskualdetan ere egoera ez da oso ezberdina, superportua, metroa, errauskailua, makrokartzela... bezalako proiektuetaz inguratuta baikaude.

Azken hilabete hauetan, AHTa derrigorrezko desjabetzekin heldu zaigu Hernanira, hauei bidea oztopatuz erantzun badugu ere. Horretarako ezinbestekoa izan dira bai herritarrok egindako presioa mobilizazio ezberdinen bitartez, bai kaltetu zuzen batzuk hartu duten jarrera tinkoa. Nolanahi ere, kontuan hartu beharrekoa da hau hasi besterik ez dela egin. Obren hasiera edozein unetan iritsi lekiguke eta, orain inoiz baino gehiago, traba egin eta beraien bidea oztopatuko dugu.

Martxan jarritako makroproiektu hauen atzean zein interes politiko eta ekonomiko daude? Zein aldaketa sozial dakartzate proiektu hauek? Noraino iristen da azkenaldian entzun dezakegun “ingurumen jasangarritasuna” delako hori? Zein momentu ari da zeharkatzen diskurtso antidesarrollista? Eta honek gizartean duen eragina?

Honekin guztiarekin loturiko eztabaidak, tailerrak, hitzaldiak, etab. burutuko dira Akanpadan zehar.

ZATOZ ETA PARTE HARTU!!!

Akanpada Hernanin izango da uztailaren 26tik 31ra, Arriatxu eskola zaharrean, Osinaga auzoan (Hernani erdigunetik 15 minutura)

Umeak akanpadako parte dira eta urtero bezala, gune berezia eta haientzako programazioa egiten saiatzen ari gara.

Gogoratzen dizuegu Akanpadan ez dela jarrera sexistarik eta bestelako errespetu faltarik onartuko.
Txakurrak ez ekartzeko eskatzen dugu, eta ekartzekotan, adi ibili.

Informazio gehiagorako emailez ahtez@sindominio.net edo telefono berrian 648821759.

 

Egitaraua - pdf - doc

Etiketa(k):

2 iruzkin for 'AHTren aurkako XVI. akanpada. Hernanin uztaila 26-31'

1. Hernanirako garraioa

Hernanira iristeko garraio kolektiboa, autobusa (G1,G2, A2,A3) eta trena (Renfe):

-G1 autobusa: Donostia-Ayete-Hernani (eta buelta) ordu laurdenero (:00, :15, :30, :45, azkena 22:30) Ibilbidea: 30 minutu inguru.
Donostiako lehenengo geltokia: Okendo kalea, Victoria Eugenia antzokiaren atzean.
Hernaniko azken geltokia: Urbieta kalea.

-G2 autobusa: Donostia-Hernani-Andoain (eta buelta) ordu erdiro (:00, :30, azkena 22:00).
Donostiko kehena eta Hernaniko geltokiak aurrekoaren berberak ditu (tartekoak ez).

-A1 autobusa: Donostia-Astigarraga-Hernani (eta buelta) 30 minutuan behin. Geldiune dezente egiten ditu honek.

-A2 autobusa: Donostia-Astigarraga (zuzenenan)-Hernani
(A1 eta A2: Hernanin Karabelgo gasolindegian da geltokirik egokiena akanpadara joateko).

Trena: Renfe aldirikoak. Geralekuak Donostia-Hernani (centro), Linea Irun-Brinkola eta Brinkola Irun.  Ibilbidea: 9 minutu. Azkena 22:45.

2. Akanpadako egitarauaren aldaketatxoak

Larunbatean kontzertua ere egongo da antzerkiaren ostean.
Biteri kultur etxean iragarritako ekitaldiak ez dira bertan izango, udaletxean edo Sandiusterrin baizik.
Hauen eta beste biren toki zehatzak hauek dira:

Asteazkena 27
12:00 kAHTeak Txikitu-ren dossierraren aurkezpena
Udaletxeko areto nagusian.
Baita Auzolan topaketen aurkezpena.

18:00 Adin-txikikoen zentroen hitzaldia: Gaztetxean.

22:30 Kantautoreak: Akanpalekuan.

Osteguna 28
19:30 Lurra zorua bailitzan liburu aurkezpena: Udaletxeko areto nagusian.

Ostirala 29
18:00 Hitzaldi luchas antinucleares: Udaletxeko areto nagusian.

Larunbata 30
17:30 Mahai ingurua inguruko azpiegituren inguruan: Sandiusterri aretoan (zaharren egoitza).

23:00 Antzerki oztean: Kontzertu mundiala Gen.7