Euskal Herriko Laborantza Ganbara Bordale-Irun arteko Abaiadura Handiko Trenaren kontra dago

EHLG logoaEkainaren 10ean, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Biltzar Nagusiak Bordale-Irun arteko Abaiadura Handiko Tren linea berri baten "beharrik ez dagoela" adierai zuen aho batez (baserribizia.info, kazeta.info).

"Euskal Herriko Laborantza Ganbarak garbiki erraten du Bordale-Irun linea berriaren proiektuaren kontra eta oraingo burdin-bideen hobetzeen alde dela, beti ere trenbidearen auzoei egin kalteak kontutan hartuz. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak aginte publikoei (Estatua, Akitaniako Eskualde Kontseilua, Pirinio-Atlantikoko Kontseilu Orokorra) galdegiten die ohar daitezen jendeen nahikeriaren kontra eta geroaren erronkei (lurra, energia, bidegabeko garraioak gelditzea, ekonomia bertokiratzea...) kasu egiten ez dien proiektu honen zentzugabekeriaz eta dituzten ahalak balia ditzaten oraingo lineak modu eraginkorrean biziarazten", adierazten du gai honi buruz hartutako erabakia isladatzen den dokumentu baten (jaraian agertzen dena). 

Argudien artean, zera dio ere "Euskal Herritik pasatzean kilometro bakoitzarentzat 9 hektara lur desegin litzazke",

Euskal Herriko Laborantza Ganbaren argudioak

* Gaur egungo lineak denbora labur baten buruan gaindituak izanen direlakoan da arrazoitua linea berri baten baitezpadakotasuna, baina aurreikuspenak handizki hantuak dira eta gaur egungo emaitzek kontrakoa diote; errepidetik burdin-bidera egin beharrekoa den garraioaren aldaketa egingarria da oraingo burdin-bideak arraberrituz. Nun nahi lurra, eta batez ere laborantza lurrak, atxiki behar direla aipatzen den denboran, proiektu honek Euskal Herritik pasatzean kilometro bakoitzarentzat 9 hektara lur desegin litzazke, hain zuzen denek aipatzen dutelarik hirigune eremuko lur horiek jendarteari elikagaiak eskaintzeko bideratu behar direla...

* Kostaldean ageri den laborantzaren beheititzea ez da azpiegitura honentzat aukera on bat izan behar, baizik eta jendartearen beharren araberako etxaldeetan laborari gazteen instalatzeko erronka azkar bat,

* Abiadura handiko tren-garraio modeloak gizarteari, ingurumenari, ekonomiari eragin kaltegarriak (abiadurari lehentasuna, Europear metropolien garatze eta oraingo enpleguguneen suntsitze, lurraren espekulazioa...) badute eite azken 50 urteetan nagusitu den laborantza eredu industrialak eragin dituenekin ; beti hazkundeari buruzko logikak, beti aitzina egin behar horrek, gero eta gehiago urruntzen gaitu premiazko eta larriak diren erronkei aurre egiteko behar ditugun erantzunetatik.

* €koa litzateke (2006ko balioa). Oraingo linea modernizatuarekin alderatuz 4 minutu irabaziko lirateke, Bordaletik Iruna, minutu bakoitzarentzat zenbait ehun miliun euroko kostua !!!

* 30 urte honetan abiadura handiaren garatzeak zor handiak eta ezin konponduzko arazo ekonomikoak sortu ditu eta SNCF edo RFFeko arduradun nagusiek ere garraio mota honi buruzko beren dudak agertu dituzte.

Etiketa(k):