AHTren aurkako manifestazio nazionala Arrasaten. Ekainak 11

Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!
Manifestazio
nazionala Arrasaten datorren ekainaren 11an, larunbata, AHT Gelditu! elkarlanak deitua.

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTaren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren Ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten “tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!” lemapean. Manifestazio honen helburua AHTaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgunea izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta, gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea. ...
Kartela, komunikatua, bideoa, kuña, atxekimenduak.

Komunikatu osoa AHT Gelditu! elkarlanaren webean.

Sakanako AHT Gelditu! elkarlanaren webean prentsaurrearen berria komentatua.

Manifestaziora deitzen duen bideoa

Irrati kuña.

 

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'AHTren aurkako manifestazio nazionala Arrasaten. Ekainak 11'

1. Autobusak Arrasateko manira V-11

Irun-Oarso-Donostiatik. Izena emateko (betiko tabernetan).Donostian: Rekalde (K/ aldamar), Herria (alde zaharra), Hontza (Loiola), Zumardi(Herrera)eta Beti Boga (Egia).

Autobusaren irteera:
Irun: 15'30tan "Bisera"n
Orereta/Errenteria: 16'00tan Iztieta plazan
Donostia: 16'15tan Pio XII Plazan.

Iruñerria
Hartu zure txartela, osteguna baino lehen  MESON DE LA TORTILLA. 12 EURO.
Desde Altsasu también se podrá coger el autobús. Podéis apuntaros en el Biltoki, el Gautxori o el Gaztetxe, antes del miércoles 8 de junio.

BILBO Arratsaldeko 4etan Udaletxetik
BASAURI Arratsaldeko 4.15etan El Social-etik
GALDAKAO Arratsaldeko 4.30etan Udaletxetik
Apuntatzeko 634.430.274 edo 944.790.119 telefonora deitu

Durangaldetik autobusa egongo da. Durangon txartelak erosteko, Intxaurren eta Mesoi Barrian.