Epaiketa eta kontzentrazioa Donostiako epaitegian asteartean 24an

Datorren maiatzaren 24ean, asteartean, Donostiako epaitegian egingo da 2007ko abenduaren 5ean Ordizian  AHTren aurkako kontzentrazio baten aurka Ertzaintzak eraso egin ondoren, "autoritateari atentatua egitea" leporatuta atxilotu zuten gaztearen aurkako epaiketa.
Epaiketa hortan espetxe zigor eskaera egin du fiskalak. Gogoratuko duzuenez, iskanbila gertatu zen egun hartan Ibarretxe lehendakariak ongi etorria eman zion Ordizan Filipinetako presidenta odoltsu Gloria Macapagal andereari; hori zela eta, AHTren aurkako kontzentrazioa egin zen eta polizia autonomikoa azkenean bildutakoen aurka oldartu zen kolpeka.

Hori dela eta, maiatzaren 24ean, goizeko 9'3oetatik aurrera, epaiketa hori salatzeko kontzentrazioa egingo da Donostiako epaitegiaren aurrean, "Muntaiarik ez! Errepresioari Stop! AHT Gelditu!" lemapean.

 

Etiketa(k):

2 iruzkin for 'Epaiketa eta kontzentrazioa Donostiako epaitegian asteartean 24an'

1. Gaurko epaiketan agerian geratu da jazarpen poliziala

AHT-ren AURKARI BATEN AURKA GAUR DONOSTIAN EGINDAKO EPAIKETAN AGERIAN GERATU DA HERRI MUGUMENDIUAK PAIRATU DUEN KRIMINALIZAZIO ETA JAZARPEN POLIZIALA:

Gaur goizean Donostiako epaitegian Goierriko AHTren aurkari baten aurka egin den epaikletan berriro ere agerian geratu da AHTren aurkako herri mugimenduak pairatu duen kriminalizazio eta jazarpen poliziala. Gazte honen aurka Ertzaintzak altxatako muntaia poliziala agerian geratu da.  Izan ere, epaiketa iragarri zenean fiskaltzat 6 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, Ertzaintzak gaztearen aurka "autoritateari atentatua" eta ertzain bati zauriak eragitea leporatuta; alabaina, azkenean "Desobedientzia" salaketa batengatik 9 hilabeteko isun-multan geratu da auzia. Epaiketaren jatorrian AHTren aurkako kontzentrazio bat daukagu: 2007ko abenduaren 5ean Ordizian  AHTren aurkako kontzentrazio baten aurka Ertzaintzak eraso egin ondoren, "autoritateari atentatua egitea" leporatuta atxilotu zuten gaztea. Iskanbila gertatu zen egun hartan Ibarretxe lehendakariak ongi etorria eman zion Ordizan Filipinetako presidenta odoltsu Macapagal andereari; hori zela eta, AHTren aurkako kontzentrazioa egin zen eta polizia autonomikoa azkenean bildutakoen aurka oldartu zen kolpeka, baita presoen aldeko kontzentrazio baten aurka ere. Hori dela eta, gaur epaitu dute AHTren aurkaria eta 25 lagun inguruk elkartsun kontzentrazioa egin dute Donostiako epaitegiaren aurrean, "MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI STOP! AHT GELDITU!" lelopean. AHTren aurkako herri mugimenduak pairaturiko jazarpen poliziala eta kriminalizazioa agerian geratu da. 

Castellano

2. AHTren aurkako kideari epaiketa (Goierri)

Gaur goizean Donostiako epaitegian 2007an AHT-aren aurkako protesta batean atxilotua izan zen gazte beasaindar batek epaiketa izan du “atentado contra la autoridad” akusaziopean. Egun hortan orduko lehendakari J.J Ibarretxeren presentzia zela eta kontzentrazio baketsu batera deituak izan ziren herritarrak. Poliziaren oldarraldi baten ondoren beasaindar hau atxilotua izan zen.

Hasiera batean fiskalaren eskaera sei urte ta erdikoa izan zen, epaiketaren aurretik ordea fiskaltzak berak hiru urte ta erdira jeitsi zuen, honela akuszioaren neurrigabekeria agerian gelditu zelarik.

Epaituaren asmoa fiskalaren eskaerari gogor aurre egitea izan da argi baitzegoen hau dena muntaia hutsa zela. Fiskaltzak ordea ezin izan dio eutsi bere akusazioari eta epaiketa aurretik paktu bat proposatu du non delituaren izaera “atentatu” akusaziopetik “desobedientzia” batetara pasa eta hiru urte ta erdiko akusazioa 9 hilabetetara jaitsi den. Auzipean soilik poliziak “jasan” zituen kalteak gelditu direlarik.Azken momentuan paktua onartu eta poliziari ordaindu beharreko indemnizazio-isunaren aurka borrokatzea erabaki da.

Epaiketan forenseak eta fiskalak esandakoan dauden kontraesanak direla eta agerian geratu da zipaioak jasandako kalte eta minak atxiloketaren aurretik sortutakoak zirela, berak egiten zuen “lan “motaren ondorioz.

Ez da lehenengo aldia terrorismo eta atentatu akusazioak desobedientzia soil batean gelditzen direla. Prozesu guzti hau (epaiketa barne) AHT-aren aurkako mugimenduak jasan duen kriminalizazioaren ildotik dator, non azkeneko urte hauetan eraso, mehatsu, isun, jipoiketa…asko pairatu behar izan dituen. Errepresioaren makina ordea martxan da eta horren adibide da Goierriko lagun batzuk oraindik aurre egin beharreko epaiketak.

MAKROPROIEKTU TXIKITZAILEAK AURRERA DOAZEN ARREN ELKARTASUNA ETA BORROKA EZ DA GELDITUKO!!
obrak gelditu orain !

Castellano