MUGITU! EGUNA: Ikastetxeetan ere AHTri Desobeditu! V-5 prestatzen

Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu! lelopean Maiatzaren 5ean, osteguna, “Mugitu! Eguna” egiteko deialdia zabaldu du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean prestatzen ari da. Hori dela eta, maiatzaren 5ean ikastordu bateko paroa egiteko eta egun horren harira antolatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzeko dei egiten die ikasle guztiei Mugitu! Mugimenduak.

Eta Mugitu! Eguna ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoz prestatutako materiala  (Bideoa, Kartela, Komikia, Pegata, Inkesta, Audioak eta abar) jasotzeko bide erreza jarri du. Mugitu!-ren webgunean dago deialdia eta informazio gehiago.

Etiketa(k):