AHT Gelditu! elkarlanaren oharra AHTren langile baten heriotzaz

AHT GELDITU! ELKARLANAREN PRENTSA OHARRA GAUR ESKORIATZAN GERTATUTAKO LANGILE BATEN HERIOTZAREN HARIRA

 AHTaren aurkako AHT GELDITU! ELKARLANA kordinadorak Eskoriatzan Euskal Herrian AHTaren eraikuntza lanetan ari zen beste langile baten heriotza salatu nahi du.

1.    Berriz ere langile bat AHTaren eraikuntza lanetan hil da. Hori dela eta, makroazpiegitura hauetan lanean ari diren pertsonek jasaten dituzten baldintzez ohartarazi nahi dugu (amaigabeko lanaldiak, lan erritmo izugarriak, segurtasun planik eza, inmigranteen kontratazio beraien jatorrizko lan hitzarmenen baldintzen arabera,...)

2.    Gizarteari jakinarazi nahi diogu AHTa lanpostu eta aberastasun iturri bezala saldu arren, horren atzean esplotazioaren antzekoa den lan prekario bat besterik ez dela gordetzen. Azken hilabeteotan AHTaren obretan gertatzen ari diren lan istripuei muzin eginez, proiektu honen bultzatzaile direnek, heriotza hauek ahaztu eta AHTa aberastasun eta diru sarreren iturri gisa justifikatzen jarraitzen dute. Ez dezagun ahaztu, gutxienez 2 langile hil direla AHTaren obretan azken lau hilabeteetan, eta publiko egin ez dituzten istripuak ere gertatu direla.

3.    Enpresarioen, eraikitzaileen eta bankuetxeen interes pribatuak babestea helburu duen azpiegiturak eraikitzeko politika jasangaitz honi berehalako amaiera eman behar zaio, izan ere, hauek bakarrik baitira AHTaren obretan interesa dutenak. Are gehiago, Estatu Española Europa mailan abiadura handiko kilometro gehien duen estatua izanik, langabezi tasa altuena duena eta etorkizunean ekonomia hazkundean aurrikuspen txarrenak dituena ere bada. Honek argi uzten du AHTa ez dela aurrerapena, aberastasuna eta ongizatearen iturri, baizik eta AHTa krisiaren, defizitaren eta lan esplotazioaren jatorri zuzena besterik ez dela.

4.    Azkenik, obra gelditzea eta herriaren hitza errespetatzea exigitzen dugu. Era berean, larunbatean, abenduaren 11an, Baionan AHTaren aurkako CADE taldeak antolaturiko manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Mobilizazio honek europa mailan, Italian eta Alemanian,  antolatu diren beste ekintza batzuen babesa ere izango du. Era berean, hilketa hau salatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.


AHT GELDITU ELKARLANA


Etiketa(k):