Bergarako udaletxea "lurperatu" dute AHTaren obren aurkako protestaldian

Enterrando el hormigón en la plaza del ayuntamiento de Bergara

Ehundaka pertsona bildu zen atzo (larunbata, 2010eko uztailak 13) Bergaran, AHT-ren obretara egindako martxan. Ondoren, bidean lurra eta bertako zuhaitzak bildu zituzten eta udaletxeko plazan jarri zituzten iluntzean, hormigoiaren diktaduraren aurrean lurren berreskurapena sinbolizatuz.

Manifestaldia arratsaldeko bost t'erdietan hasi zen Bergarako plazan, obretara heldu arte. "Herriak bizirik, AHTrik EZ", "Txikizioa gelditu" edo "Desobedientzia eta ekintza zuzena" leloak entzun ziren. Obretara heltzeko gutxi falta zenean Ertzaintza zegoen bidea mozten zuen hezi baten atzean, martxa geldiararaziz. Honen aurrean, bildutako jendea bidean eseri zen eta lelo batzuk ohiukatu, eta abestu ondoren ekitaldia amaitutzat eman zuten komunikatua irakurriz. Besteak beste, honakoa salatu zuten; "kolore guztietako sindikatu eta alderdi politikoek murrizketa ekonomikoak iragartzen dituzten garai hauetan", hamar mila milioi euro dira AHTan xahutuko direnak, "biztanleriaren ehuneko batak baino gutxiagok erabiliko lukeen trena izanik".

Ondoren, pertsona talde bat azaldu zen basoan eta pankarta erraldoia eskegi zuen "Amalurra defenda dezagun" leloarekin. Bigarren talde batek ere beste pankarta bat jarri zuen obren hezian.

Tentsioa momentu batzutan egon arren, ez zen istilurik gertatu.

Bergarako rotondan trafikoa moztu zuten eta triptikoak banatu zituzten kotxe gidarien artean; bertan AHTa eta beste hainbat infraestukturen aurka egiten zen. Herriko pareta zein errepidetan pintadak agertu ziren eta Ulma enpresa burutzen ari den obra batetan (trenbidearen gipuzkoako zatian lanean diharduen enpresetako bat) pankarta handia ere. "Amalurra defendatu, AHTrik ez, txikitzaileak txikitu" irakurri zitekeen bertan.

Udaletxeko plazan, manifestazioan parte hartu zuten aktibista askok plaza erdian lur pilla eta hainbat zuhaitz utzi zituzten AHTren obrek botatako zuhaitzak eta suntsitutako lurra ikustarazteko, "AHTrik ez" eta "Lurra porlanez eztaltzen dute, estali dezagun porlana lurrez" bezalako oihu eta leloak entzuten ziren bitartean. Bertan testu hau (Tik-tak) irakurri eta jendearen artean banatu zen eta Txirrita aipatzen duen abesti hau abestu ondoren alde egin zuen jendeak.

Manifa eta ekintzaren argazki gehiago.

Manifa

Etiketa(k):

2 iruzkin for 'Bergarako udaletxea "lurperatu" dute AHTaren obren aurkako protestaldian'

1. Bergarako obretan irakurritako komunikatua

AHT-ren obrak aurrera doaz Euskal Herri osoan. Debagoiena inguru honetan ikus dezakegun bezala, Antzuola eta Bergarako gure etxeetan Eibar-Gasteiz autopistak eragindako triskantzakin nahikoa ez eta, orain jada hasiak diren AHT-ren obrak eta Durango-Beasain autobia dauzkagu gainean. Kolore guztietako sindikatu eta alderdi politikoek murrizketa ekonomikoak iragartzen dituzten garai hauetan, inork ez du esaten hamar mila milioi euro direla AHTan xahutuko direnak. Biztanleriaren ehuneko batak baino gutxiagok erabiliko lukeen trena.

Zentzugabekeria honen arduradunek, berriz ere, entzungor egiten dute txikizioarekin aurrera jarraituz. Gure burugogorkeria eurena adinakoa da eta hona gatoz berriz ere, jakin baitakigu arrazoia daukagula. Askok zorotzat hartuko gaituzte baina zoramena aurrean dugun hau da. Borrokan jarraituko dugu AHTa eta honek bultzatzen duen eredu soziala suntsitu arte, hau ez baita tren bat bakarrik, mundua ulertzeko modua baizik. Horretarako herriz herriz autorganizazioaz borroka egitera deitzen zaituztegu.

Azpiegitura hauek abiadura handian hormigoiez bete nahi dituzte gure herri eta bailaretako txoko guztiak eta horren aurrean berriz ere lurra berreskuratzea eta hormigoia lurperatzea erabaki dugu. TXIKIZIOA GELDITU AHTrik EZ!!!.

2. Bergarako plazan irakurritako testua

Tik-tak, tik-tak, riiiiiiiinnnnngggg. Goiz esnatu, kotxea hartu, lanera joan, kontsumitu, aisialdia kontsumitu, lo egin aurretik sasitxortan ibili, atseden hartu beste egun bat gehiago jasateko.
Bizi garen munduan, denborak, lanak eta diruak gure bizimodua, gure egunak, gure hilabeteak, gure urteak,... antolatzen ditu.
Egunez egun lan egiten dugu. Dirua irabaziz hipotekak, zergak, otorduak ordaindu eta zoriontasuna erosteko aurrezten saiatzen gara.
5-6 egunez eta hamaika hilabetez behin hartzen ditugun deskantsu eta oporrak gure energiak berreskuratzeko baliatzen ditugu. Honela produzitzen jarraitzeko indarrak batzen ditugu eta eskeintzen dizkiguten geldialditxoak, guk produzitutakoa kontsumitzera bideratzen ditugu. Pausaldi hauek, lanaren inguruan gure egunerokotasun monotonoa jasateko ihesbideak besterik ez dira, eta honela, rutinazko aisialdia sartzen digute buruan.
Geroz eta gehiago, oporrak ihesbide moduan urruntasunean oinarritzen dira, hipermugikortasunean, azkartasunean. Azken finean, gure handikeria ustelean eroriaz, lurraldeak eraldatu ditzakegula uste dugu, geure gozamen eta probetxurako. Honelako bizimoduak azpiegitura haundien beharra du, autopista/autobiak, eta Abiadura Handiko Trenak (hauen adibide Eibar-Gasteiz, Durango-Beasain, ekialdeko bariantea, A-8 a, Euskal Y-koa,...).
Azpiegitura hauek eraikitzean, ekosistemak, herrien kulturak, herri inguruak suntsitu, eta aldi berean urrunekoak inbaditu eta txikitzen dituzte, herrien izaera, pentsamenduak eta bizimodu berezi hauek suntsituz.
Bestalde, azpiegitura hauek ez daude soilik gure gozamenerako, sistema kapitalista globalizatuaren behar berriei erantzuteko sortuak dira.
Merezi ote gure mendien suntsipena besteena ezagutzeko?
Zenbat zuhaitz moztu behar dira azkarrago joateko?
Zenbat erreka agortu behar dira lehenago iristeko?
Egiten al duzu nahi duzuna nahi duzunean?
Zenbat landare ezagutzen dituzu? Eta prentsa arroxako zenbat pertsonaje ezagutzen dituzu?
Zenbat denbora pasatzen duzu naturari buruzko dokumentalak ikusten, eta zenbat denbora egoten zara naturarekin harreman zuzenean?
Sentitu al duzu noizbait ihintza behatzen artean?
Nola iritsi gara honaingo?

GELDITU DITZAGUN PROIEKTU TXIKITZILE GUZTIAK!!!
AMALURRA DEFENDA DEZAGUN!!!
KAPITALISMOAK SUNTSITZEN GAITUEN HEINEAN, SUNTSITU DEZAGUN KAPITALISMOA!!!
AHTrik EZ, AUTOBIDERIK EZ, BIZITU GABEKO BIZITZARIK EZ!!!