Hasi da AHTren aurkako akanpada

AHTren aurkako akanpadan hasi da jendea elkartzen, eta abuztuaren 1era bitarte, Antzuolako herrian egingo da aurten kanpaldia.

Asteburuan hamarnaka lagun aritu dira akanpadaren azpiegitura lanak prestazten: jantokia eta bilgune nagusia herriko eskolan paratu da, eta kanpin-denak Laskurain izeneko bailara ederrean kokatu dira. Halaber, Antzuolako bizilagunek akanpadari egindako harrera ona eskertu nahi dugu, erlazio estuagoak lantzeko une ezberdinak eskeini digu eta.

Montaketa lanak egitearekin batera, arratsaldetan batzarrak egin ditugu bildutako lagun guztien artean AHTren aurkako borrokaren inguruan iritziak trukatzeko eta herri mugimendu gisa dugun jarduera hobetu asmoz hausnarketa egiteko.

Beraz, jende guztiari animatu nahi diogu akanpadara hurbiltzeko eta egunez egun antolatuko diren ekimenetan partte hartzeko. Antzuolan egingo diren ekintzez gain, bestalde, datozen egunotan Angiozar eta Bergarara ere hurbilduko gara akanpadatik.

Gaur astearteko ekintzak:

Gaur goizean hamarnaka lagun parte hartu dute "Ekosismenen berreskurapena eta belar jangarriak" izeneko tailerrean. Bertan, bertako landarediaren gaineko jakiturian sakondu eta hau arriskuan jartzen duten arazoen gainean hitz egin da, baso ekosistemak berreskuratzeko egin beharrekoak aztertuz. Txerrimuñotik (Lezo) gai honetan daukaten esperientzia azaldu dute, arreta berezia jarriz mendien kudeaketak duen izaeran: historikoki, herriarren esku eta era kolektiboan egiten zena, udaletxe eta diputazioek bultzatutako epe laburreko merkantilismoan oinarritutako baso politikan bilakatu da. Horreri aurre egiteko, lurren geureganatzea baino ez daukago eta lan kolektiboaren bitartez, auzolana, inguratzen gaituzten mendien aberastasuna berreskiuratzea. Tailerraren amaieran, baso-landare jangarriei buruz eta hauek eukal kultura tradizionalean izan duten garrantzari buruz hitz egin da. Aldi berean nekazaritza ekologikoa egiten duen eta akanpadaren janari hornitzaile den Antzuolako Lapatza baserrira bisita egin dute.

Arratsaldean, berriz, “Kotxearen menpe” izenburupean paseo didaktiko eta kritikoa egingo da Antzuolatik Bergarara, automobilean oinarrituriko mugikortasunari begirada ezberdin bat emateko.Gaueko 11etan, violín kontzertua eskeiniko dute Ander Berrojalbiz eta Maider Lopez musikariek, Antzuolako plazan.

Bihar asteazkeneko egitaraua:


Bihar asteazkeneean, goizeko 10etan taillerra egingo da “Energia gara: borroka eta bizitza hobeto eramateko ezagupenak eta praktikak” gaiaren inguruan. Eguerdiko 12etan berrzi, akanpadan bilduriko jendearen aurkepzen batzarra egingo da.

Arratsaldeko 4’30etan, berriz, Antzuolatik autobusa aterako da eta Angiozarrera joko dugu, AHTak hainbeste kalte eragingo lituzkeen auzo honetako bizilagunekin elkartu eta Angiozarretik Bergarara AHTren aurkako mendi martxa informatiboa egiteko.

Ibiladi honen amaieran, arratsaldeko 8ak aldera Kalejira egingo da Bergarako Espaloitik abiatuta eta herriko kaleetan barrena. Jarraian, gaueko 9’30etan JONU kantautoreak eta ARRAMAZKA musika taldeak kontzertua eskeiniko dute Bergarako udaletxeko plazan.   

AHT-ren AURKAKO AKANPADA
(Informazioa: 695715510 tlfnoa)

Etiketa(k):