Bilbo AHTren aurka mugituz: Konzentrazioa(20) eta Kalejira(21)

Bilbon aste honetako AHTaren aurkako ekitaldien arrakastatsuak izan dira. Hogei pertsona inguruk ETSko bulego berrian AHTaren aldeko jaia izan zitekeena zapuztu zuten.
Eta Santo Tomas-eko Kalejiran ia 200 pertsonak parte hartu zuten. AHTaren ezagutza hobetzeko balio izan zuen, orduan puntual irten eta abiadura handian 37 minututan helmugara iritsi zen.

Honela idatzi genuen hemen deialdia:
Aupa, bihar, hilak 20, AHT Gelditu Elkarlanak deituta elkarretaratzea egingo da Bilboko Miribilla auzoan, Euskal Trenbide Sarearen egoitza berriaren aurrean goizeko 9:30etan.
Eta 21ean kalejira Unamuno plazatik 12etan

Eusko Trenbideak-en Administrazio kontseiluaren bilera berezia burutuko da eta presidenta den Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburuak parte hartuko du. ETSren egoitza berriaren inaugurazioa ere egitekoak dira.

ZATOZ! goizeko 9:30etan, Santiago de Compostela 12, Mirivilla auzoan, Zabalburu eta San Adrian-etik gora.

Eta 21ean, Santo Tomas egunean, kalejira Unamuno plazatik hasita 12etan. AHTaren aurkako Asanbladak deitzen du.