AHTren aurkako XV akanpada Antzuolan

Uztailaren 26tik Abuztuaren 1era.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eratzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den  manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.     Egitaraua - Garraioa - pdf - pdf - kuña

      Garai gogorrak datozkigu, hausnarketa kritikorik sustatu ezean are eta gogorragoak izango direnak. Pairatzen ari garen krisi anbientala, soziala eta ekonomikoa aurrean, zerbait egin beharra dago. Gure ustez, AHT bezalako azpiegitura-lan handiak gelditu eta jendarte osoari hausnarketa egitera eraman behar digu egungo kinka larriak. Izan ere, azpiegitura erraldoi hauetan diru publikoaren inbertsio izugarriak egitea irtenbidea dela sinestarazi nahi digute agintariek, baina bistan dago proiektu txikitzaileen ugalketa krisiaren kausetariko bat dela.
      AHTk euskal jendartean aurkakotasun indartsua eta iraunkorra eragin du; baina Estatu Espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak indar-frogaren eta inposaketaren hautua egin dute, edonolako erresistentzia zibil eta oposizio saiakerak kriminalizatuz. Egoera zail horrek, hala ere, ez du ezinezko borroka bat islatzen, joan den urtarrilean Hendaia eta Irun lotu zituen manifestazio jendetsuak eta azkenaldian Zornotzan eta Itsasondon egin diren erresistentzia ekintzek erakusten dutenez. AHT gelditzeko borrokari eutsi behar diogu beraz, baita gainerako proiektu suntsitzaileak gelditzeko borrokei ere, alde askotatik baitatoz lurraren aurkako erasoak: hala nola Jaizkibelgo Superportua, COKE planta, Zubietako errauskailua, Supersur autopista, edota Durango-Beasain autobidea, beste adibide askoren artean.
      AHTren aurka aritzea, gure ustez, defendatzen dugun bizi ereduaren alde borrokatzea ere bada. Izan ere, azken batean bizitza soziala beste norabide batean oinarritu nahi dugu, egungo gizarte xahutzaileak eta kontsumistak ezartzen dituen inposaketak eta menpekotasunak errefusatuz oso bestelakoak diren premiei eta harremanei lehentasuna emateko. Gaurkoan, gakoa pasibitatearekin amaitzean, informatzean, sentsibilizatzean, eztabaida antidesarrollista bultzatzean eta norabide bakarreko boterearen diskurtso manipulatzailea apurtzean datza. Hau da, lurraldearen defentsan herri borrokak sustatu behar ditugu, Euskal Herriko herri ezberdinetan talde lokalen indarra berpiztuz eta jende arteko koordinaketa modu asanblearioan eta horizontalean antolatuz.
      Gauzak horrela, AHT-aren aurkako borrokan gure indarrak ikuspegi eta sentsibilitate antidesarrollista landuz ematen segituko dugu, autoorganizazioa bultzatuz eta kontzientziazio, mobilizazio, desobedientzia eta ekintza zuzen ezberdinak aurrera eramanez,
      Hori denagatik, akanpadara etortzeko dei egiten dugu, baita uztailaren 31an arratsaldeko 17’30etan Bergarako udaletxeko plazatik abiatuta AHTren obretara egingo den manifestazioarekin bat egiteko ere. Bide honetan partehartze guztiak direlako  garrantzitsuak eta beharrezkoak, txikiak iruditu arren.

AHTren Aurkako Asanblada


EGITARAUA / PROGRAMA

Astelehena 26:
20:00: AKANPADAREN HARRERA: Luntxa eta Trikipoteoa

Asteartea 27:
10:00etan: Tailerra: Ekosistemen berreskurapena (lezoko Txerrimuño) eta Belar Jangarriak (Gorka, etnobotanika azterlaria) / Taller sobre recuperación de ecosistemas y plantas comestibles. 17:00etan: “KOTXEAREN MENPE!”, paseo didaktiko eta kritikoa (Hilario Manzanedoren eskutik) / Paseo didáctico y crítico sobre la invasión del automóvil.
23:00etan: “Kanthoria. Marioneta teatroari buruz” (Ander Berrojalbiz eta Maider Lopez biolin joleen eskutik) / Concierto de violin y lecturas “Acerca del teatro de Marionetas”.

Asteazkena 28:
10.00etan: Tailerra: “Energia gara” / Taller "SOMOS ENERGIA": conocimientos y practicas para llevar mejor la lucha y la vida (Cristina Leralta).
12:00etan: Akanpadan bilduriko jendearen eta kolektiboen aurkezpen-batzarra / Asamblea de presentación de las personas y colectivos presentes en la acampada.
17:00etan: AHTren aurkako martxa informatiboa ANGIOZAR-BERGARA (2 ordu oinez. Akanpadatik Angiozarrera autobusean 4'30etan) / Marcha informativa contra el TAV (2 horas andando).
21:30etan: Kontzertua Bergarako Gaztetxean.

Osteguna 29:
Goizean NEKAZARITZA EKOLOGIKOA Baserrien bisita (bi aukera) / Agricultura Ecológica: Visita a caseríos (dos opciones):  
9:00etan: PIKUINETA baserrira mendi martxa eta bisita (guztira 4 ordu oinez) / Marcha montañera y visita al caserío Pikuineta (4 horas andando).
11:00etan: LAPATZA baserrira bisita (Antzuolan bertan) / Visita al caserío Lapatza (en Antzuola mismo).
17:30etan: Mahai-ingurua: “Desarrollismoaren aurkako diskurtsoa eta krisia”: Deshazkundea ekimena, Crisis energética eta AHTren aurkako asanbladakide batek hartuko dute parte / Mesa redonda sobre el discurso antidesarrollista y la crisis.
20'00etan: Kantautorea Gorka Meren
23’30etan: AHTen aurkako erresistentzia ekintzen bideoak / Proyección de videos de acciones de resistencia antiTAV.

Ostirala 30:
Goiza libre
17:00etan: Tailerra: “Antidesarrollismoa eta AHTren aurkako borroka: erronka berriei aurre egiteko dinamika eta tresna berriak” (Juantxo Estebarantz-en eskutik) / Taller sobre “ANTIDESARROLLISMO Y LUCHA CONTRA EL TAV: Nuevas dinámicas y herramientas ante los nuevos retos".
23:30etan: “Casas Viejas”ko Zentro Sozial Okupatu Autogestionatuaren desalojoari buruzko dokumentala / Proyección del documental "SEVILLA NO ES LONDRES". Crónica del desalojo del CSOA Casas Viejas (con Beatriz Moreno).  

Larunbata 31:
10'30etan: TOPAKETA ANTIDESARROLLISTA. Hainbat proiektu txikitzaileren aurka borrokan diharduten talde ezberdinek hartuko dute parte / Encuentro antidesarrollista entre diversos movimientos en lucha contra diferentes proyectos destructivos.
17:30tan: AHTren OBRETARA MANIFESTAZIOA. Irteera Bergarako udaletxeko plazatik / Manifestación a las obras del TAV. Salida desde la plaza del ayuntamiento de Bergara.
23'30tan: Kontzertua eta Jaia, Antzuolan.

Igandea 1:
12:00etan: HAURRENTZAKO (eta helduentzako) ANTZERKIA Antzuolako Plazan: “MENDIKO  ALTXORRA” Antzeslana (“Patata Tropikala” antzerki taldea) / Teatro infantil (y también para adultos).
17:00etan: Akanpadaren balorazio batzarra /Asamblea de valoración de la acampada.
….Desmontaketa.
 


HARREMANETAN JARTZEKO / PARA PONERSE EN CONTACTO: 
Proposamenik baduzue, informazioa behar baduzue, edota modu aktiboago batean koordinatu nahi bazarete, jarri harremanetan gurekin / Si queréis realizar alguna propuesta, obtener más información o bien  coordinaros de forma más activa, poneros en contacto:
TLFNOA: 695715510
@mail: ahtez@sindominio.net
www.sindominio.net/ahtez

AKANPADA LEKUA / LUGAR DE AKANPADA
Antzuloako herria Bergaratik 4 kilometrora dago, Zumarragako bidean /
 Antzuola es una localidad situada a 4 kilómetros de Bergara en dirección hacia Zumarraga.

AUTOGESTIOAN OINARRITURIKO TOPAGUNEA /
LUGAR DE ENCUENTRO AUTOGESTIONADO:
AHTren aurkako akanpada autogestioan oinarrituriko topagunea da eta bertan parte hartzen dutenen nplikazioari esker egiten du aurrera (sukalde lanak, garbiketa…) /
La acampada contra el TAV es un lugar de encuentro autogestionado que funciona gracias a la implicación de la gente que participa en ella (labores de cocina, limpieza…).

EZ DA JARRERA SEXISTARIK ONARTUKO / NO SE ADMITEN ACTITUDES SEXISTAS

KONTUZ TXAKURREKIN / ATENCION CON LOS PERROS:
Txakurrak ez ekartzea gomendagarria da, eta, ekarriko balira, arduraz jokatzea eskatzen da /
Es recomendable que no se traigan perros, y en caso de hacerlo, se actúe con responsabilidad.

AUTOBUS ZERBITZUAK/ SERVICIOS DE AUTOBUS:
(Autobuses PESA: www.pesa.net / Tel.: 902101210)
Bergarara autobus ugari dago Gasteiz, Eibar eta Donostiatik /
Hasta Bergara hay muchos autobuses desde Gasteiz, Eibar y Donosita;
Zumarragan RENFE aldiriko trena /
Zumarraga  Estación RENFE trenes Cercanias.   
>>Bergara-Antzuola (Astelehenetik ostiralera/ Lunes a viernes): 7-8’30-10-11’30-13-14’30-16-17’30-19-20’45. (Larunbatak eta igandeak / Sábados y domingos): 8’15-11’15-14’15-17’15-20’15.
>>Zumarraga-Antzuola (Astelehenetik ostiralera / Lunes a viernes): 7’30-9-10’30-12-13’30-15-16’30-19-19’30-21’15.
(Larunbatak eta igandeak/ Sábados y domingos): 7’30-10’30-13’30-16’30-19’30.
>>Bilbo-Antzuola (Durango eta Elorriotik) (Astelehenetik ostiralera/ Lunes a viernes):8’30-16’30.
(Larunbatak / Sábados): 8’30-17. (Igandeak / Domingos): 9-17.
>>Iruñea-Antzuola (Iruñea-Eibar autobusa): (Astelehenetik larunbatera/ De lunes a sábados): 11-18.
(Igandeak / Domingos): 11-21.
>>Eibar-Antzuola (Eibar-Iruñea autobusa): (Astelehenetik larunbatera / De lunes a sábados): 7’45-13’30.
(Igandeak / Domingos): 7’45-18.
>>Donostia-Antzuola (Bilborako autobusa Beasain-Zumarragatik): (Astelehenetik ostiralera / Lunes a viernes): 7-16’30.
(Larunbatak / Sábados): 7-16’30. (Igandeak / Domingos): 9’30-18.

BIZIKLETA: Soraluze-tik bizikleta bidea dago lehengo trenbidetik /
Hay via verde desde Soraluze (cerca de Eibar) bordeando Bergara a bastante altura.

Egitaraua eta deialdia inprimitzeko / Llamamiento y programa en pdf

 

Etiketa(k):