Haitzuloetako aurkariak: bigarren eguna

Ekintzaileak PC-ko 4. indizean daude

Haitzuloetako aurkariak, argazkiakAbiadura Handiko Trenaren inposaketari gogoz erantzun dio gizarteak azkenaldian. AHT-aren aurka jende asko gaudela badakigu eta badakite. 15.000 lagun batu ginen Hendaiako  manifestazioan, herri galdeketen emaitzak argiak dira eta beste hainbat agerraldi eta protesta ere egin dira. Baina botereak entzungor egiten du eta egoera gogortzen ari da. Desobedientzia zibila eta ekintza zuzena ditugu obrak gelditzeko bide bakarra, eta horregatik hartu dute lau kideek ekintza hau burutzeko erabakia, beraien burua arriskuan jarriz.

Hiru egun igaro dira lau ekintzaile Itsasondoko meategietan sartu zirenetik. Lur azpian dagoen haitzulo batean sartu eta bertan kateatu ziren ostegunean. Egoera hau publiko egin den arren, ez Eusko Tenbide Sareak ez eta Herrizaingo Sailak ez dute inolako neurririk hartu ez eta inolako dispositiborik bideratu beraiek bertatik ateratzeko. Honek beraien bizitzak arrisku larrian jarri ditu, baina are gehiago, meatzeetako leherketak ez dira bertan behera geratu egun hauetan, arrisku hau are larriagoa bilakatuz.

*Ertzaintzak bilaketa ganorazkorik burutu ez duenez gaur guk geuk bilketa burutzea erabaki dugu eta komunikazio zuzena eduki ahal izan dugu beraiekin. Horrek kokapen zehatza jakiteko aukera eman digu: Ordizia-Itsasondo zatiko Eraikuntza proiektuko laugarren indizioa (ikus planoa).  Aldi berean beraien egoeraren berri jaso dugu: ezin izango dute luzaroan bertan iraun beraien osasunarentzat larriak izango diren ondorioak pairatu gabe. *

Ondorioz egoera oso larri baten aurrean gaude, ez soilik obrak eta leherketak gelditu ez direlako, baizik eta erakundeak (Eusko Trenbide Sarea eta Herrizaingo Saila) erabateko utzikeriaz jokatzen ari direlako, lau herritarren bizitzak arriskuan jarriz.

Nola da posible “bizitzaren goraipamena” danon ahotan dagoen egunotan lau herritarren bizitzarenganako erabateko mespretxua erakustea erakunde publikoek? Nola herritarren hitza gora eta behera darabilten horiek AHT-aren proiektuarekin aurrera jarraitzea herriak hainbat alditan eta era ezberdinetan honen aurkako hitza eman duenean?

Horregatik guztiagatik, deialdia luzatzen diegu herritar guztiei AHT-aren aurkakotasuna eta ekintzaileekiko sostengua adierazteko Ordiziako plazan, bihar Uztailak 4, arratsaldeko 5etan burutuko den manifestazioan parte hartzeko eta Itsasondoko plazan kokatzen den sostengu gune iraunkorrean parte hartzeko.

Haitzuloetako aurkariak, argazkiak

Argazki gehiago.

Etiketa(k):

2 iruzkin for 'Haitzuloetako aurkariak: bigarren eguna'

1. Ekintzaileak nola aurkitu ditugun BIDEOA

Kaixo:

Hemen duzue gaur arratsaldean ekintzaileak aurkitu ditugun unearen bideoa: www.avatariraultza.com:

Editatu gabeko bideoa ere deskargatu dezakezu hemendik: http://www.megaupload.com/?d=062MNGQX (flv artxiboa, 76 Mb).

Informazio gehiago: www. avatariraultza.com.

Haitzuloetako aurkariak.

2. Mariaratzeko ur horniketa txikituta

Email-ez jasotakoa:

Atzo, uztailak 2, iluntzean Mariaratzeko obretako ur horniketa eten egin genuen Itsasondoko meatzetan dauden lagunekiko elkartasuna adierazteko.
Dakizuenez, 4 lagun osteguntik daude Itsasondoko meatzetan barrena, katearurik, ezin atera, eta ez Eusko Trenbide Sarea ezta Herrizaingo Sailak ez dute gai honetan duten ardurari aurre egin nahi. Lagun hauen bizitza arriskuan dago, baina beraiei bost. Horrexegatik gu geuk zerbait egitea erabaki dugu eta Mariaratz obraren ur horniketa bertan behera utzi dugu, obren jarraipena zailtzeko asmoz.

Agur bero bat Haitzuluetako aurkariei!
AHTrik EZ!