Txikitzaileek lehen harria, Naturzaleok lehen landara. Bizikleta martxa

Atzo astelehena 14 goizeko lanbrotan oinezkoen bidea den lehengo vasco-navarro ibilbidea auto piloaz bete zen: hertzainak, bestelako sekreta, inginiari handinaiki, enpresari eta politikari txikitzaileek inbaditua (tartean garraio sailburu Arriola), bertatik paseoan zijoazen harridurarako. Laister heldu zen "katering" kamioi handi bat ere. Krisialdi garaiotan zenbat alferrikako gastu eta propaganda itxurakeria sendagainentzat eta abar ez dagoelka diotenean. HORI DUK BASURDE LARRUA".

Baina momentu batean lagun batzuk azaldu ziren txirringetan eta trenbide bazterrean geldituz, lorontzi bat atera zuten motxila batetik bertan Astigar zuri bat (Acer pseudoplatanus) eta azpian Ereinotz (Laurus nobilis) landaratxo bat babesten zuelarik. Aitzur txiki baten laguntzaz lurra ireki, potzu-zulotxoa prestatu eta bertara aldatu zuten landara taldetxoa; zehatzago AHTren biadukto erraldoi batek (105-110 m-ko garaierakoa) Deba ibaia zeharkatuko lukeen lekuan, Leginetxeko baserrikoei elkartasun keinu bat eginez. Naiz eta ez den garai aproposa lan hauek burutzeko, ekintza xume eta sinboliko honen bitartez politikari profesional hoien ustelkeria eta axolagabekeria nabarian utzi nahi izan genuen, eta maila batean lortu ere, paseatzen zijoan jendearen komentarioak eta kontutan hartuz gero. "TXIKITZAILEEK LEHEN PORLAN HARRIA, GUK NATURALKI AMALURRAREKIN BIZIA".


Ezinbestekoa zenez, lorontzia bere astigar eta guzti alboan genuela eta aitzurrarekin lurra prestatzen ginenean azaldu ziren txapelgorriak eta galdetu zertan ari ginen, ba ez dakit ba, aitzur batekin zulotxo bat egiten eta alboan zuhaitxo bat genuela ze azalpen eman tipo hauei eta ez genien deus esan, beraiek asma zezatela; jarraian NANa emateko eta eskuak zikin genituenez ba ia izena eta datuak emanda nahiko ote zen eta ezetz. Beno eman genien bi lagunek zoritxarreko paperak eta han egon ziren, guk gurean jarraitzen genuen bitartean, ia 40 minutuz beraien "lan zaila" egiten. Alde egin zuten eta gu bukatzeko landareei musika pixkatekin alaitasuna adierazten eta argazkiak ateratzen ari ginelarik eta bitartean oinezkoen bidetik txikitzailez beteriko auto piloa pasatzen zelarik, han berriro etortzen direla txapelgorriok eta kamera arriskuan ikusirik, gauzak batu txirringetan igo eta itzulbidea hartu genuen, tartean tripandiak metro batzuk gorago beraien propaganda liturgikoa burutzen zutelarik.

Debagoieneko txoko hontatik elkartasuna bidaltzen diegu Leginetxen "Amaren etxea zutunik" mantentzen ari direnei eta jende guzia animatu nahi dugu, arrazoiak gure alde direlako, larunbatean Bilbon burutuko den manifestazioan parte hartzera.

Inoiz baino ozenago ohiukatu dezagun:

"AHTrik EZ!!!", AHTren hipotekak itotzen gaituenez, "Txikiziorako diru gehiagorik EZ!!!"


Etiketa(k):