AHT-AREN AURKAKO BILLETEAK

Berria


AHTaren aurkako Mugitu! mugimendua aste honetan hasi da lanean, eta atzo beste ekimen bat egin zuen Bilbon. Zigilatu AHTaren Aurka kanpaina abiatu dute, eta Espainiako Bankuak Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean elkartu ziren: AHT-TAV 4.790 euro/pertsona STOP leloa jartzen hasi dira billeteetan. Herritarrei dei egin diete boligrafoz lelo hori idazteko billeteetan. AHTa egiteko gobernuek milaka milioi euro «xahutuko» dituztela salatu nahi dute horrela.

Etiketa(k):