'Euskal Y'-an 1.400 milioi euroren obrak kontratatu dira, Blancoren arabera
Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroaren arabera, «Euskal Y-a eraikitzeko lanak kontratatzeko 1.400 milioi euro baliatu dira». Adierazi duenez, urtea amaitzerako 200 milioi euro balioko duten lanak kontratatuko dituzte. Horrez gain, Blancok berretsi du Euskal Y-a batuta egongo dela Europako abiadura handiko trenaren igarobidearekin. Horren bitartez EAE Europan «integratuagoa» egongo dela iritzi dio. Blancok aitortu duenez, datozen hilabeteetan AHTaren Bilboko eta Gasteizko igarobide guztiak eraikitzen hastea espero dute.
Erredakzioa. Donostia
Bestalde, Adif Espainiako Trenbide Azpiegituretarako erakunde publikoak beste urrats bat egin du Euskal Y-aren proiektuan, oraingo honetan Bizkaian. Izan ere, Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari Mikel Cabiecesek adierazi duenez, Mañaria ibaiaren gaineko zubibidea eraikitzen hasi dira. Bide hori, Abadiño eta Durango tren lasterraren bidez lotuko dituen zatietako bat izango da. Zubibideak 572 metroko luzera eta 32,8 metroko garaiera izango du, eta hamaika zutaberen gainean egongo da. Cabiecesen irudiko, Mañariko ibaiaren gaineko zubibidea AHTa eraikitzeko beste pauso bat da: «EAEren garapenerako ezinbestekoa».
- Gehitu iruzkin berria
- 2334 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste egun 1
duela 28 aste egun 1
duela 35 aste 2 egun
duela 45 aste 6 egun
duela 46 aste 4 egun
duela 50 aste 7 ordu
duela 50 aste 2 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste