Durangon “Herria ez odoluztu. AHTrik ez” lemapean egindako manifestazioaren bukaeran irakurritako komunikatua.

Arratsaldeon danori eta eskerrik asko beste behin ere Abiadura Handiko Trenaren aurka antolaturiko mobilizazioetan parte hartzeagatik. AHTren aurka gero eta gehiago garela begibistakoa da eta geroa eta sarriagotan elkar ikusteko premian gaude proiektu erraldoi hau gelditzekko asmotan gabiltzanez.

AHTaren egitasmoa momentu oso garrantzitsu baten aurkitzen da. Araban Luku herrizkan obrak hasi dituzte eta Bilbo-Gasteiz ibilbidearen hainbat zatiren eraikin-proiektuak eskaintza publikora irten dira, Durangaldearen kasuan Durango-Abadiño eta Elorrio-Arrasate tarteak, baita Eskoriatza-Legutio bi tarte ere. Egoera larria da eta erantzun beharrean gaude.

Beste behin ere azpiegitura txikitzaile honi aurre egiteko deia luzatzen diogu herritar orori. Azken asteotan Urbinan lez, pasa den igandean Itsasondon bezala eta gaur Durangon egin dugun lez Pasibitate eta isiltasuna alde batera utzi eta aurrerantzean antolatuko diren dealdi desberdinetan elkartzea beharrezkotzat jotzen dugu.

AHTaren bultzatzaileak aurkezpen liluragarri eta manipulazio kanpainen ostean izkutatu nahi dituzte proiektuaren atzean dauden interesak, gutxi batzuen negozioak babesteko gehiengo bat desmobilizatzeko beharra dute. Ezin dugu ahaztu AHTa globalizazioaren interesei erantzuten dien proiektu erraldoia dela.

Agintari politiko eta ekonomikoek dituzten asmoak betetzen uzten badiegu Euskal Herria Europako garraio fluxu handienetarikoa bilduko lukeen sakrifikaturiko lurraldea bihurtuko dute. Garraioaren hazkunde jasanezina herrien, nekazarien, mendien, kulturaren... eta azken finean gizarte osoaren gainetik.
Beraien asmo lotsagarriak ezagutzen ditugu, ez zaizkigu gustatzen eta aurrean izango gaituzte, proiektu ero hau pikutara bidaltzeko asmoarekin AHT gelditzeko errezeta badugu, besteak beste, informazioa, mobilizazioa, erabakitzeko ahalmena, desobedientzia zibila eta geldiezina den ohiua:

EZ, EZ, EZ AHTrik EZ !!!!!!!