AHTren aurkariek isun-zigorrekiko intsumisioa egindo dute. apirilak 19

AHTren Aurkako Asanbladaren deialdia:

Martuteneko gartzelaren aurrean kontzentrazioa egingo du datorren astelehenean AHTren Aurkako Asanbladak, isun-zigorra ez ordaintzeagatik espetxeko zerbitzu sozialen aurrera deitu duten AHTren aurkari bati elkartasuna adierazteko eta isun-zigorrekiko intsumisioari gure sustengua emateko. Hori dela eta, Martuteneko espetxearen atarian egingo den kontzentrazio horretara dei egiten dizuegu, datorren astelehenean, hilak 19, goizeko 10etan. Gai honen inguruan informazio gehiago emanez argitaratu dugun komunikatua hau da:

AHTren AURKARIEK ISUN-ZIGORREKIKO INTSUMISIOA EGINGO DUTE

Martuteneko gartzelaren aurrean kontzentrazioa egingo du datorren astelehenean AHTren Aurkako Asanbladak, isun-zigorra ez ordaintzeagatik espetxeko zerbitzu sozialen aurrera deitu duten AHTren aurkari bati elkartasuna adierazteko

    Datorren astelehenean, hilak 19, Martuteneko gartzelaren aurrean kontzentrazioa egingo du AHTren Aurkako Asanbladak, goizeko 10etan,  AHTren aurkako desobedientzia zibileko ekintza bat egiteagatik ezarri dioten isun-zigorra ez ordaintzearen ondorioz espetxeko zerbitzu sozialen aurrera deitu duten AHTren aurkari bati elkartasuna adierazteko. Hori dela eta, komunikabideei Martuteneko espetxearen atarian egingo den kontzentrazio horretara dei egiten dizuegu, pertsona honen egoera salatu eta isun-zigorrekiko intsumisioari gure sustengua emateko.  Izan ere, birritan ezartzen ari zaizkigun isun-zigor horiek herri mugimenduak eta disidentzia politiko oro itotzeko asmoz Estatuak darabilen tresneria  zigortzailea indartzeko modu bat direla salatu nahi dugu. AHTren gaia dela eta, bistan da euskal gizartean sortu den aurkakotasun aktiboari agintariek ematen dioten erantzun bakarra zigor-neurriak ezartzea izan dela dela. Gogortze horren islada dira, kasu, AHTren aurkako erresistentzia zibileko ekintzak egiteagatik nozitzen ditugun neurri zigortzaile kontaezinak dira, baita Ertzaintzak bere atestatuak Espainiako Auzitegi Nazionalera igortzea ere, guztia helburu antidemokratiko jakin batekin: kalte ekologiko, ekonomiko eta sozial larriak dakartzan egitasmo desarrollista  honen aurka altxatu diren ahotsak zigortu eta isilarazi nahi dituzte.  

Martuteneko espetxeko zerbitzu sozialen aurrera datorren astelehenean deitu duten AHTren aurkako pertsona honen kasuaren gainena arreta piztu nahi dugu. Lagun hori 30 eguneko “lokalizazio iraunkorreko” askatasun pribaziora zigortu dute AHT EZ ORDAINDU desobedientzia zibileko kanpainaren barne RENFEn egin zuen ez-ordainketa baten ondorioz. Kanpaina hari jarraiki, aipagarria da jende askok erabaki zuela trenean bidaiatzen jarraitzea baina interbentoreei kontzientzia-eragozpen orri bat emanez, non gure burua identifikatzen genuen eta bidai-txartela ez-ordaintzeko gure arrazoien berri ematen genuen, hain zuzen ere RENFEk gure bidaieko dirua AHT ordaintzeko balia zezan eragozteko. Alabaina, 2008ko uztailaren 26ean, desobedientzian ari zen lagun honek RENFEko interbentore batekin tira-bira izan zuen, bere burua EHNArekin identifikatu eta hark nortasun agiri honi inolako baliotasunik ez aitortzean. Berehala  Ertzaintzaren patruila bat bertaratzea eskatu zuen interbentoreak eta hauek trenetik indarrez kanporatu zuten desbedientzialaria, Andoain geltokian, non bere aurkako salaketa jarri zuten gainera “agintearen autoritateari desbedientzia” egin izana leporatuta. Ondorengo epaiketan 360 euroko isun-zigorra eta hori ez ordaintzekotan 30 eguneko lokalizazio iraunkorreko askatasun galera ezarri zioten AHTren aurkariari. Hori dela eta, datorren astelehenean Martuteneko espetxean aurkeztu beharko du bere burua, espetxeko zerbitzu sozialek zigorraren “exekuzio plana” finka dezaten.

Pertsona honen kasuari gagozkiola, isun-zigorrek ahalmen ekonomiko txikiagoa duten pertsoneekiko diskriminazioa dakarren tresna penala eta pobrezia kriminaliztatzen duen sistema direla salatu nahi dugu bestalde: izan ere, ahalmen ekonomiko handiagoa duten pertsonek, finean, beren askatasuna errazago ordain dezakete pobreek baino.  Esan gabe doa, isun-zigor horiek indarrezko lan komunitarioekin ordezka daitezkeela legearen, baina honek porrot egin zuen Soldadutzaren Ordezko Prestazio Sozialaren auzia ekartzen digu gogora.

Hori denagatik, datorren astelehenean Martuteneko espetxearen aurrean kontzentrazioa egingo dugu, AHTren aurkaria honekin elkartasuna adieazteko eta isun-zigorrekiko intsumisioari gure sustengua emateko. Honi dagokionean, isun-zigorrak ordaintzera kondenaturiko beste zenbait lagunek ere, kasu honetan AHTren egitasmoa geldiaraztea eskatzeko 2005ean Bilbon Euskal Trenbide sarearen bulegoak okupatzeagatik, isunak ez ordaintzeko erabakia hartu eta Epaileari gutun bat bidaliko diote.  

Bukatzeko, kriminalizazioa konponbidea ez dela adierazi nahi dugu, arazoaren parte baizik, borrokan desobedientzia zibilaren zilegitasuna aldarrikatzen dugun bezalaxe, 

AHT-ren AURKAKO ASANBLADA
Tlfnoa: 695715510     http://www.sindominio.net/ahtez

(Inprimitzeko bertsioa, pdf)