AHTren aurkako taldeen topaketa eta Adierazpen bateratua

Gaur goizean (2010-I-23) herrialde ezberdinetako AHT proiektuen aurkako taldeetako ehundaka pertsona bildu gara Hendaian, Les Halles-en, egindako topaketan (Euskal Herria, Espainiar Estatua, Frantzia eta Italiakoak).
Talde bakoitzak bere eskualdean proiektuaren eta aurkako borrokaren egoera eta esperientzia azaldu du eta ondoren Adierazpen komuna eztabaidatu eta adostu dugu guztion indarrak bilduz gure ahotsak indar handiagoarekin entzunarazteko, aurrean ditugun arazoak toki guztietan berdinak direlako.

Aratsaldean Hendaia-Irun manifestazioa izan da.


2010eko urtarrilaren 23ko adierazpen komuna

Honako adierazpen hau Europar Batasuneko hainbat Estatutan (Frantzia, Espainia, Italia) Abiadura Handiko Trenen linea berrien eta ahalmen handi eta azkarreko merkantzia-lineen eraikuntzaren aurka diharduten hainbat elkarte eta mugimenduk elkarlanean landu dugu, gaur bertan gure indarrak batuz gure ahotsa entzunarazteko, aurrean ditugun arazoak berdinak baitira leku horietan guztietan.
Gure aurkakotasuna, beraz, tokiko markotik Europakora pasa dela esan genezake.

Hemen elkartu garenok, hainbat estatutan (Italia, Frantzia, Espainia) AHTren linea berrien eta ahalmen handi eta azkarreko merkantzia-lineen eraikuntzaren aurka gauden herritar, elkarte eta giza mugimenduok
honakoa adierazten dugu: 
- proiektu horiek zeharkatzen dituzten lurraldeetan, ingurumen, sozio-ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik hondamendia besterik ez dakarte: natura inguruneen eta nekazal lurren suntsidura, ingurunearen kalte eta narriadura dakartzaten lerroak, herritarrengan eragin kaltegarriak sortuko dituztenak,
- egitasmo horiek ez dute erabakiak hartzerakoan herritarren parte-hartzea kontuan hartzeko gaitasuna. Gobernuek eta administrazioek proiektu horiek herritarrengan sorrarazten duten aurkakotasun sakonaren aurrean darabilten iluntasuna salatzen dugu eta baita herritarron argumentu eta proposamenekiko agertzen duten erdeinua,
- linea berri horien eraikuntzaren zuribide ofiziala, trafikoa eta errentagarritasun sozio-ekonomikoari dagokionez, sistematikoki hipotesi faltsuen eta eraikuntza-lanen kostuaren gutxiestearen gainean eraiki dute, benetako erabilgarritasuna frogatua ez duen proiektua hobeto "saltzeko" asmoz; azterketa ugarik, ordea (Essig txostena Bretainian, Bermejoren txostena Hego Euskal Herrian, Citec Ipar Euskal Herrian, Brossard 1998 eta Ponts et Chaussées 2003 Rhône-Alpeak, Lyon-Turin linearen inguruko Behatoki Teknikoaren Pleguak, italiar erakundea), bai eta Frantzia eta Italiako Kontu Auzitegien txostenek ere, argi utzi dute ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik proiektu horiek ez dutela inongo funtsik,
- AHTri esleitu dioten lehentasuna gastu izugarriaren gainean egin dute, gertuko mugikortasunaren eta jada badiren trenbideen mantentze-lan eta garapenaren kaltetan, lurraldea bere osotasunean barne hartuko lukeen merkantzietarako sarea eta herritar guztion eskura izango den garraio zerbitzu publikoa izan litekeena babestu eta optimizatu gabe,
- AHTen eraikuntza azpiegitura handiak sortzearen etengabeko bide eroan kokatzen da (autopistak, aireportuak handitzea, super-portuak...) eta garapen iraunkorraren aurka doa. Kapitalismo globalizatuak eragin duen garraio-hedapen beldurgarria salatzen dugu, tokiko garapen orekatua galarazteaz gain, funtsik gabeko trafiko eta ekoizpenen kontzentrazioa eta deslokalizazio basatia sustatzen baititu.
Honakoa exijitzen dugu:
- Europako Batzordeari eta Europako Parlamentuari, Europar Batasunaren mailan distantzia ertain eta luzeko garraio-politiken ardura duten heinean, azpiegitura handien zentzugabekeria eta behar ezaren inguruko gogoeta irekitzea (AHT, autopistak, aireportuen handitzea, super-portuak...) eta Europako garraioen inguruan (TEN-T Trans Europe Networks – Europa osoko Garraio Sareak) EBk duen estrategiaren berrazterketa sakona bultzatzea,
- Frantzia, Italia eta Espainiako Gobernuei, AHTren lan eta proiektuak berehala bertan behera uztea, Europa mailan benetako eztabaida publiko uniformea abiarazteko AHTren hedatze neurrigabearen oinarrian dagoen garraio-, lurralde- eta gizarte-ereduaren inguruan.
Irtenbideak honako hauetan bilatu behar direla baieztatzen dugu:
• dauden lineak berritu, mantendu eta optimizatzea, ingurumenaren ikuspuntutik onargarriena litzatekeen bidea izateaz gain, bide berriak eraikitzeak baino askoz ere gastu gutxiago eta Frantzian 2009ko abuztuaren 3ko Ingurumenari buruzko Grenelle legearen 1. artikulua betetzea baitakar ("Delors-en Liburu Zuria" delakoak ere goratua),
• garraioa gutxitzea, ekonomia- eta gizarte-ereduaren eraldaketa sakonari lotuta, gertukotasuna eta ekonomiaren birkokapena lehentasun gisa hartuz,
• azken buruan, azpiegitura hauek zuzenean eragiten dieten herritarrei erabaki ahalmena itzultzea, garapen-eredu inposatuaren aurrean benetako demokrazia eta tokiko autonomiaren bermea dena.

Izenpetzen dute:

Etiketa(k):

3 iruzkin for 'AHTren aurkako taldeen topaketa eta Adierazpen bateratua'

1. Hendaiako topaketako partehartzaileak

Lista de grupos participantes en el encuentro de Hendaia contra las líneas de TAV:

1 Mouvement No TAV (Italie). Emma Ossi / Claudio Giurno
2. Malaga no se vende. Ruth Lopez Herrero
3.Fédération Alto Vincent. Tanguy Griffaton
4 LEA (Sud Gironde). Denise Cassou
5 Association de sauvegarde des Landes et Coteaux de Gascogne (Lot et Garonne). Alain Dewerdt
6 Conceyu contra ‘I TAV. (Asturies)
7 Collectif Stop LGV Branche Sud. Jean-Charles Mercier
8 Miembro de CADS (coordination Ain Dauphiné Savoie face aux liaisons ferroviaire transalpines). Olivier Cabanel / Alain Margery
10 Actival. Jean Pierre Laran
11 Collectif Poitiers Limoges (Limoges). Christian Chevallier
12 Collectif NON Poitiers Limoges (Poitiers). Yves Moudoulaud
13 AHT Gelditu ! (Hego Euskal Herria / Pais Vasco Sur). Jone Etxeberria.
14 Le CADE (Ipar Euskal Herria / Pays Basque Nord). Victor Pachon

Hauetariko AHT-TAV-LGV-ren aurkako talde batzuen weborrirako loturak.

2. Hendaiako adierazpen bateratua hainbat hizkuntzatan

Abiadura Handiko Trenen aurkako adierazpen hau eskualde ezberdin askotako AHTren aurkako taldeek adostu dugu. Horregatik Hendaiako adierazpena hizkuntza askotan irakur dezakezu:
Gaztelera Castellano
Euskara
Frantsesa Français
Italiera Italiano
Asturiera Asturianu
Katalana Català
Ingelesa English
Alemana Deutsch
Okzitaniera Occitan

3. Hendaiako Adierazpena. Bideoa